227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Obra eta zerbitzuetako arduradunaren deialdia.
Onartutako izangaien behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta lehen probaren eguna

Burlatako Udaleko alkateak uztailaren 16an emandako 658/2019 Ebazpenaren bitartez, 2019ko abuztuaren 5eko 151. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, deialdia onetsi zen Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuetako arduradunaren funtzionario-araubideko C mailako lanpostua, plantilla organikoan 5.6 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 6an hasi zen eta 2019ko irailaren 4an amaitu zen (NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 30 egun natural).

Aipatutako baldintza agiriaren 5. oinarrian ezarritakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alkatetzak onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du; era berean, oinarri bereko 3. paragrafoak honako hau dio: “Baztertutako pertsonarik ez badago, zuzenean behin betiko zerrenda onartu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da”.

Deialdiaren 6. oinarrian xedatutakoaren arabera, epaimahaia osatzen da:

–Epaimahaiburua: Ana M.ª Góngora Urzaiz andrea, Burlatako Udaleko alkatea.

–1. mahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi jauna, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

–2. mahaikidea: Iñaki Apesteguia Luquin, Iruñeko Udaleko industria-ingeniaria.

–3. mahaikidea: Olga Arcelus, Burlatako Udaleko ordezkari sindikal bat.

–Idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

Yolanda Álvarez López andrea aholkulari juridiko aditua izango da, eta hitza izanen du eta botorik ez.

Legez eman zaizkidan eskuduntzak erabiliz, honako hau

EBATZI DUT:

1. Burlatako Udaleko obra eta zerbitzuetako arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako pertsonen behin betiko zerrenda onestea. Lanpostuak plantillan 5.6 zenbakia du, C mailakoa da eta funtzionario-araubidekoa.

IZEN-ABIZENAK

Arranz Cebrecos, Jose Isaac

Arrastia Martínez, Josebe Manu

Bidaurreta Azanza, Daniel

Burguete Echavarri, Miguel Javier

Burgui Vergara, Eduardo

Cueva Calvo, Jorge Cándido

Escudero Pascual, Juan Mariano

Espelosin Azpilicueta, David

Etxarri Senar, Gorka

Fernández Cerrada, Iñaki

Garate Olano, Gorka

García Clemente, Hector

Gil Amostegui, Pedro Maria

Gracia Garde, Javier

Hernández Díez de Ulzurrun, César

Iriarte Vazquez, Urtzi

Izcue Villavieja, Aritz

Jorge García, Patricia

León García, Héctor Ignacio

Lopez de Ipiña Aldaba, Maitane Mirari

Lorente Hualde, Jose Angel

Lusarreta Elia, Jose Javier

Pérez Corera, Rafael

Rípodas Ezcurra, Roberto

Sanchez Garcia, Sergio

Tarragona Castro, Fermin

Torrea Castera, Ibai

Urbiola Diez de Arizaleta, Patxi Xabier

2. Epaimahaiaren osaera onestea azalpen-zatian adierazitakoarekin bat etorriz.

3. Jakinarazten dugu merezimendu lehiaketaren balorazioa Burlatako Udaleko web orrian eta ediktuen taulan argitaratuko dela, gutxienez oposizio faseko lehen proba egin baino berrogeita zortzi ordu lehenago.

4. Deialdiko oposizio fasearen lehenengo proba egitea 2019ko abenduaren 19an, 09:30ean Burlatako Kultur Etxean (Bentetako ingurubidea kalea, 1, Burlata). Proba egin ahal izateko, NANarekin eta bolaluma urdin edo beltzarekin joan beharko dute.

5. Ebazpen hau Epaimahaiko kideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta web-orriaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

6. Interesdunei jakinaraztea errekurtsoa jar dezaketela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, jakinarazpenaren edo argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Burlatako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu den egunaren biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

–Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Burlatako Udaleko Alkatetzari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Burlatan, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Silvia Gonzalo Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1914452