227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

189E/2019 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Petilla Aragoiko udal-mugarteko ur biltegian ponpaketa elikatzeko behe tentsioko linea elektriko berri bat jartzeko proiekturako. Sustatzailea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea da.

2019ko ekainaren 3an, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu zen Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proposatutako jarduerak 370 metro inguruko lur azpiko linea bat eraikitzea du helburu. Linea hori hasiko da herrigunearen ondoan, ipar-mendebaldean eta hilerriko bidearen ondoan, hain zuzen, dagoen behe tentsioko aireko linearen euskarri batean, eta biltegiko ponpaketaraino heldu. Linea berria instalatzeko, 45 cm-ko zanga bat eginen da hilerriko bide horretatik, eta, gero, biltegiko bidearen beraren iparraldeko ertzetik abiatuko da, lur-erauzketako ezpondan bertan. Hasierako euskarrian armairu bat jarriko da, babes eta neurri kaxa bat izanen duena, edo, bestela, babes kaxa orokor bat.

Trazadurarako behin betiko proposamen hori 2019ko abuztuaren 22an aurkeztu zen, aurretiazko proposamen bat baztertu eta gero, zeinaren bidez lur azpiko linea herriguneko ekialdeko muturretik biltegiraino baitzihoan baso hegaletik.

Espedientean ageri da Petilla Aragoiko Udalaren aldeko txostena. 2019ko urriaren 17an, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak txostena egin du aurkeztutako behin betiko proposamenari buruz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoak aldeko txostena eman dio proposamen horri, tramitatutako dokumentazioan eta jasotako gainerako txostenetan ezarritako baldintzak betetzen baldin badira.

Espedientearen txostenak ikusirik eta honako hauek aplikatuz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua; Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren 22/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 6koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duena; eta 96/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Petilla Aragoiko udal-mugarteko ur biltegian ponpaketa elikatzeko behe tentsioko linea elektriko bat jartzeko proiektuari. Sustatzailea Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzeko betebeharra ezartzen du:

–Ingurumen arlokoak:

  • Obrek eta pilaketek ukitutako eremu guztiak leheneratu, eta aurreko erabilera berreskuratzeko moduan utziko dira.
  • Obrak egiterakoan, bidearen iparraldeko ertzeko lur-erauzketako lurretan ezegonkortasunik ez sortzen saiatuko da.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. artikuluaren ondorioetarako:

  • Baimen honek babesa ematen du Petilla Aragoiko 7. poligonoko 182. lurzatian dagoen ur biltegia elektrizitatez hornitzeko linea bat gauzatzeko.
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 111.2 artikuluaren arabera, instalazioaren edo azpiegituraren kanpoko elementuek 3 metroko zortasun eremua errespetatu beharko dute, bide publikoaren kanpoko bazterretik neurtuta.
  • Baimen honek ez du babesten lurzoru urbanizaezinaren gaineko jarduerak edo horren gainean ezarri gogo direnak sare elektrikora lotzea.
  • Egin gogo diren lanek uki ditzaketen edo lanen trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak hasi baino lehen, behar diren kontsultak eginen ditu, eta, hala badagokio, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
  • Herri-lurren Atalaren 2019ko urriaren 14ko txostenean ezarritakoari jarraituko zaio, beharrezkoa izan baitaiteke Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, instalazioa egin baino lehen, Petilla Aragoiko Udalari eskatzea ukitutako herri-lurrak okupatzeko espediente bat abiarazteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluarekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, Nafarroako Gobernuak nahitaez onets dezala eskatze aldera.
  • Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen honen bidez babesten diren jarduera edo jarduketak egin edo martxan jarri beharko dira baimena eman eta bi urteko epean gehienez. Epe hori iragandakoan, baimenaren ondorioak bukatuko dira, eta ez du eraginik izanen. Jarduera uzteak berekin ekarriko du jardueraren titularrak ukitutako lurrak lehengoratu beharra, gehienez ere bost urteko epean, eraikuntzak eraitsiz eta/edo kenduz. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 119. artikuluarekin bat, lizentzia eman baino lehen, Udalak sustatzaileari eskatuko dio ezen aitorpen baten bidez konpromisoa har dezala, baimendutako jarduera utziz gero, lurzorua lehengoratzeko bost urteko epean gehienez.
  • Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak txostena igorriz gero, bertan xedatutakoari jarraituko zaio. Ezagutzen ez den aztarna arkeologikoren bat agertzen bada, legeak agintzen du Arkeologia Atalari horren berri eman behar zaiola berehalakoan, hala jasota baitago ondare historikoaren arloan indarra duen legerian (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikuluan eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluetan). Aditzera ematen da, hala egin ezean, eginbehar hori ez betetzeagatik ondare historikoari eragiten zaion edozein ukipen arau-hauste astuntzat joko dela, aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatuz.

3. Baimen honek izanen ditu, orobat, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak (lurzoru urbanizaezinean jarduerak gauzatzeko baimena eskuratzeko prozedurari dagokionez); aipatutako arau horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Petilla Aragoiko Udalari, Basozaintzari (10. barrutia, Tafalla-Zangoza) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F1913961