227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

94/2019 EBAZPENA, urriaren 29koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Allotz-Montalbango eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi eta argitara ematen dituena.

Ikusirik Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak igorritako proposamena, Allotz-Montalbango eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onestea proposatzen duena.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 96/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Allotz-Montalbango eskualdeko lurzati berrantolamenduaren oinarriak onestea. Oinarri horietan daude Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 17. artikuluan eskatzen diren datuak, bai eta ekarpenen orrien bilduma ere, non agertzen baitira ekarritako lurzatiak, haien balioa, balizko kargak eta jabetzari buruzko beste inguruabar batzuk. Agiri guztiak behar bezala eginbidetuak daude.

2. Partaideei igortzea ekarpenen orria, haren edukia ezagut dezaten.

3. Oinarriak jendaurrean egonen dira, hilabeteko epean, Allozko Kontzejuko Eskolaren egoitzan, eta onespenari buruzko abisua iragarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editaturiko bi egunkaritan.

4. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Tragsatec erakunde instrumentalera igortzea.

5. Ebazpen hau Allozko Kontzejuari eta Deierriko Udalari jakinaraztea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 29an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F1913907