227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

302/2019 FORU DEKRETUA, azaroaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.

ATARIKOA

Apirilaren 28ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa sortu zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenean diren enplegu arloko zerbitzuak ematea helburu nagusiarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen.

Abuztuaren 14ko 92/2019 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, eta, hala, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua departamentu horri atxiki zitzaion.

Nafarroako Gobernuak funtsezko ardaztzat jotzen du pertsonak helburu duten politikak bultzatzea, ingurumenarentzako hazkunde jasangarria eta kohesio soziala sortzen dituztenak, desberdintasun sozialak eta lurralde guztien artekoak ere murrizten dituztenak, balio erantsi handiko jarduerak ekartzen dituztenak kalitatezko enplegua sortzeko, eta biztanle guztiei aukera berdintasuna eta ongizatea bermatzen dizkietenak. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezinbesteko eta lehentasunezko zeregina du politika horiek garatzeko. Erakundeak bilakaera garrantzitsua izan du azken urteotan, antolaketaren eta kudeaketaren arloetan. Datozen urteotan bultzatuko diren gaiak honako hauek dira: eredu berria finkatzea, ebaluatzea eta lan merkatuaren egungo errealitatera egokitzea, baita enplegurako politika aktiboei buruzko akordio bat egitea ere, komunitateko ekonomia eta gizarte eragileekin adostekoa. Estatutu hauek aipatu helburuak bultzatzen dituzte, enplegurako politika publikoak eta zerbitzuen sare publikoa indartzeaz gain. Horiek betetzeko, funtsezkoa da enpleguaren arloko entitateek parte hartzea eta haiekin koordinatzea, bereziki ekonomia eta gizarte eragileekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat, eta Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2019ko azaroaren 6an egin bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onestea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dira. Jarraian jasotzen da horien testua.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

a) Programak Garatzeko Ataleko buruarena; hemendik aurrera, aipatu atala Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atala izanen da.

b) Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Iturrondo Zentroaren Ataleko buruarena; hemendik aurrera, aipatu atala Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atala izanen da.

c) Enplegu Inklusiboko Programen Ataleko buruarena, hemendik aurrera, aipatu atala Enplegu Programa Integralen Atala izanen da.

Bigarren xedapen gehigarria.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio ekonomia eta ogasunaren arloko eskumenak dituen departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egin ditzan.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Genero berdintasuna.

Agiri honetan hizkera inklusiboa erabili da; dena dela, adierazpideen ekonomiagatik gaztelaniaz genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen direnean (Consejero, Director General eta abar) ulertu behar da postu horiek orokorrean aipatzen direla, emakumezkoek edo gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun baldintzetan ondorio guztietarako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak eta, zehazki, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 14ko 263/2015 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Arauak emateko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio eskubide sozialen arloko eskumena duen departamentuko titularrari foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

NAFAR LANSARE-NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUAK

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Izaera juridikoa eta atxikipena.

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa da eta berezko nortasun juridikoa du, baita kudeatzeko autonomia ere bere xedeak betetzeko.

2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuari atxikitzen zaio. Horrek izanen du kontrola haren eraginkortasunaren eta eragimenaren gainean, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko beste organo batzuei dagokien kontrola galarazi gabe.

2. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumenen esparrua.

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari arlo hauetan esleitutako eskumenak erabiltzea: gizarte eragileekin adostutako enplegu politikak planifikatzea, gauzatzea eta kontrolatzea, enplegurako prestakuntzaren gainean ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

2. Bereziki, aurreko paragrafoan deskribatu den eskumenen esparrua gauzatzeko, honako eginkizun hauek betetzea dagokio:

a) Enplegua lagundu eta bultzatuko duten programak prestatzea eta proposatzea.

b) Foru Komunitatean enplegurako prestakuntza programatzea, kudeatzea eta koordinatzea.

c) Lanbide kualifikazioa sustatzea enplegurako lanbide prestakuntzako programen bitartez.

d) Gaitasunak esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez egiaztatzeko prozesuak sustatzea.

e) Lan merkatuaren eskaintzaren eta eskaeraren arteko bitartekari lanetan aktiboki parte hartzea.

f) Lanbide orientaziorako zerbitzuak indartzea, lan munduan sartu ahal izateko.

g) Hasierako lanbide heziketako eta enplegurako prestakuntzako programen koordinazioa bultzatzea, baita lanbide orientazioa ere, sistema integratu bat lortzeko.

h) Enplegurako politika aktiboak planifikatzeko lanetan parte hartzea, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinaturik.

i) Artikulu honen h) atalean ezarritako koordinazioaren ondoriozko programa, plan eta ekintzak programatzea, prestatzea, onestea eta haien jarraipena egitea.

j) Enplegurako politika aktiboen programak kudeatzea.

k) Entitate pribatu eta publikoen ekimena bultzatzea, enplegua bultzatuko duten neurriak hartzeko.

l) Egoera ahulenean dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden taldeen enplegua sustatzea.

m) Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna eta bazterkeria eza errazten dituzten politika aktiboak bultzatzea, enpleguan eta laneratzean tratu berdintasunerako esparru orokor bat ezartzeari buruzko Europako araudia betetzeko.

n) Zehapen ahalmena erabiltzea, Estatuko Administrazio Orokorrak beretzat gorde ez dituen lan arloko arau-hausteetan.

3. artikulua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren antolaketa orokorra.

1. Hauek dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza organoak:

a) Gobernu kontseilua.

b) Kudeaketa zuzendaritza.

2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere zuzendaritza organoen goi zuzendaritzapean, unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

b) Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua.

c) Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

d) Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua.

3. Honako lan batzorde sektorial iraunkor hauek eratuko dira:

a) Enplegu politiken jarraipena egiteko Batzordea.

b) Lanbide gaitasunak garatzeko Batzordea.

c) Orientaziorako, enplegua sustatzeko eta enpresentzako zerbitzuetarako Batzordea.

4. artikulua. Enplegurako zerbitzuen Nafarroako sistema publikoaren eraketa.

1. Enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren barrenean, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak arlo hauen gainean zuzenean gauzatzen dituen edo zeharka sustatzen dituen ekintza guztiak sartzen dira: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan.

2. Enplegurako zerbitzuen sare publikoak titulartasun eta kudeaketa publikoa izanen du, eta enplegurako zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko eta funtsezko ardatza izanen da.

3. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak behar diren jarduketak eginen ditu arlo horretan erakunde eta organismo publikoetatik sustatzen diren ekintza guztiak sistema integratu batean progresiboki biltzeko, eta haiekin guztiekin lankidetzan aritzeko eta koordinatzeko baliabideak sustatuko dira.

4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bere jarduketak osatzen ahalko ditu beste erakunde pribatu batzuen parte-hartzearen bidez (deialdi publikoen bitartez aukeratuko dira) eta, orobat, berariazko hitzarmenak sinatuz, indarreko legediari jarraikiz. Bi kasuetan bilatuko da urte anitzeko jarduketak izatea eta sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek parte hartzea, baita irabazi-asmorik gabeko gizarte erakundeek ere.

II. KAPITULUA

Egitura organikoa

1. ATALA

Gobernu kontseilua

5. artikulua. Osaera.

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Gobernu Kontseilua, batez ere, erabakiak hartzeko organoa da, hiru alderdiren ordezkaritza bilduko du eta lau urtean behin berrituko da. Kide hauek izanen ditu:

a) Administrazioaren ordezkariak (5 boto):

a.1) Kontseiluburua: enplegu arloko eskumena esleitua duen departamentuko titularra.

a.2) Kontseiluburuordea: enplegu arloko eskumenak dituen departamentuko zuzendari nagusi bat, aipatu departamentuko titularrak izendatua, horren ordezkoa izanen dena kanpoan dagoenean.

a.3) Kontseilukidea: lan arloko eskumena esleitua duen zuzendaritza nagusiko titularra.

a.4) Kontseilukidea: lanbide heziketaren arloko eskumena esleitua duen zuzendaritza nagusiko titularra.

a.5) Kontseilukidea: aurrekontuen arloko eskumena esleitua duen zuzendaritza nagusiko titularra.

b) Sindikatuen ordezkariak (5 boto):

b.1) Nafarroako Foru Komunitatean %10etik gorako ordezkaritza dutela frogatzen duten sindikatuek kontseilukide bana izanen dute, betiere enpleguaren arloko eskumena esleitua duen departamentuak egiten dion berariazko gonbidapena onartzen baldin badu.

b.2) Aurretik aipatutako sindikatu horietatik ordezkaritza handiena dutenek kontseilukide gehiago izaten ahal dituzte, 5 gehienez, daukaten ordezkaritzaren arabera.

c) Enpresaburuen elkarteen ordezkariak (5 boto): lau kontseilukide CEN-Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak izendatuak, eta beste bat CEPES-Nafarroako Ekonomia Sozialerako Entitateen Konfederazioak izendatua.

2. Norberak erabakita, sindikaturen batek edo enpresaburuen elkarte batek uko egiten badio karguari agintaldia bukatu baino lehen, eta horrek erakundearen ohiko funtzionamenduari kalte egiten badio, kontseiluburuak, gainerako kideekin kontsultatu ondoren, erabaki dezake prozedura bat hastea, ofizioz, gertatu diren hutsuneak gainerako sindikatuen edo enpresaburuen elkarteen ordezkariekin betetzeko, kasuan-kasuan, haietako bakoitzaren ordezkaritzaren arabera, eta hurrengo agintaldia hasi arte arituko dira.

3. Gobernu kontseiluaren bilkuretara joanen da, orobat, kudeaketa zuzendaritzako titularra, hizpidea izanik baina botorik ez. Idazkari lanetan Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria arituko da.

6. artikulua. Eskudantziak.

Gobernu kontseiluari ondoko eskudantzia hauek dagozkio:

a) Enplegurako politika aktiboak zehazten dituzten ekintza, plan edo programak onestea, eta lehentasunak eta programen orientazioa finkatzea.

b) Erakundearen aurrekontuei buruzko nahitaezko txostenak egitea. Aurrekontuak, ahal dela, urte anitzekoak izanen dira.

c) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kudeaketa eta zuzendaritza lana kontrolatzea, gainbegiratzea eta ebaluatzea.

d) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen aldaketa proposatzea kontseiluburuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan, salbu eta estatutuen aldaketa horrek erakundearen egitura organikoari baizik ez badio eragiten; izan ere, kasu horretan gobernu kontseiluari aholku eskatu beharko zaio.

e) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzako titularra izendatzearen gainean kontsultatua izatea, baita estatutuen aldaketen gainean ere, aldaketa horrek erakundearen egitura organikoari baizik ez badio eragiten.

f) Erabakiak kontseiluburuaren esku uztea, tramite kontuak direnean edo presakoak.

g) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako ondarea administratzea.

7. artikulua. Bilkuren araubidea eta erabakiak hartzea.

1. Kontseiluburuak deituta, gobernu kontseiluak bi hilabetean behin eginen du bilera arrunta; bilera berezia, aldiz, kontseiluburuak deituta, bere ekimenez edo hiruko ordezkaritza osatzen duten alderdietako batek proposatuta.

2. Hiruko ordezkaritza osatzen duten alderdiek aho batez hartuko dituzte gobernu kontseiluaren erabakiak. Hartzen diren erabakiak baliozkoak izateko, ordezkaritza bakoitzaren barrenean eskatuko da alderdi horretako kideen hiru bosten aldeko botoa, eta sindikatu bat edo enpresaburuen elkarte bat baino gehiago ez egotea erabakiaren aurka.

3. Bilkura batean eztabaida-gai baten gainean ahobatezkotasuna lortzen ez bada aurreko puntuan adierazi bezala, hiruko lan batzorde bat eratuko da, gobernu kontseiluari beste proposamen bat egiteko agindua jasoko duena. Proposamen hori 7 egun naturaleko epearen barrenean bozkatu beharko da. Batzordeak beste proposamen bat egiterik lortzen ez badu edo gobernu kontseiluaren bigarren bilkuran ere ahobatezkotasuna lortzen ez bada, Administrazioaren ordezkaritzak hartutako erabakia onetsi dela ulertuko da.

4. Ezin eztabaidatu edo erabakiko da eguneko gai-zerrendan sartua ez dagoen ezer, salbu eta gobernu kontseiluko kide guztiak bertaratu badira edo ordezkatuta badaude eta gaia presakoa dela deklaratzen bada gehiengoak horren aldeko botoa emanda.

2. ATALA

Lan batzordeak

8. artikulua. Enplegu politiken jarraipena egiteko Batzordea.

1. Batzorde honek hiruko ordezkaritza izanen du. Gobernu kontseiluan dauden erakundeek izendatzen dituzten ordezkariek osatuko dute batzordea. Batzordeburu lanetan Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea arituko da.

2. Batzordeburuak deituta, batzordeak hilabetean behin eginen du bilera arrunta; bilera berezia, berriz, batzordeburuak deituta, bere ekimenez edo hiruko ordezkaritza osatzen duten alderdietako batek proposatuta. Batzordeburuak prestatu eta onetsiko du eguneko gai-zerrenda, bere ekimenez edo hiruko ordezkaritza osatzen duten alderdietako batek proposatuta.

3. Batzorde honek eskudantzia hauek izanen ditu:

a) Enplegu politiken planifikazioan eta programazioan parte hartzea.

b) Bere eskumenen esparruan garatzen diren araudien gaineko aldeko txostenak egitea.

c) Gobernu kontseiluari igortzeko proposamenak prestatzea.

d) Gobernu kontseiluak bere esparruan ezarritako politiken jarraipena egitea.

9. artikulua. Beste lan batzorde batzuk.

1. Bi lan batzorde sektorial iraunkor eratuko dira: bata lanbide gaitasunen garapenaren arloa jorratzeko, eta bestea, orientazioaren, enplegu sustapenaren eta enpresentzako zerbitzuen arloa.

Gobernu kontseiluaren esku dago, aurrekoez gainera, beste lan batzorde batzuk eratzea.

2. Batzorde horietan hiruko ordezkaritza izanen da, eta gobernu kontseiluan parte hartzen duten erakundeek izendatzen dituzten ordezkariek osatuko dituzte. Batzordeburua zuzendari kudeatzailea izanen da, edo hark eskuordetzen duena.

3. Batzordeburuak deituta, batzorde horiek beharrezkoa denean bilduko dira, hiruko ordezkaritza osatzen duten alderdietako edozeinek proposamena eginda.

4. Bileretarako gai-zerrenda batzordeburuak prestatu eta onetsiko du, kideen proposamenak kontuan harturik.

5. Eskudantzia hauek dagozkie batzorde horiei:

a) Enplegurako politiken programazioan parte hartzea, bere eskumenen esparruan.

b) Enplegurako politika aktiboak zehaztuko dituzten ekintzak, planak edo programak prestatzea, ebaluatzea eta horien jarraipena egitea, bere eskumenen esparruan.

3. ATALA

Kudeaketa zuzendaritza

10. artikulua. Izendapena.

1. Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu baten bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaile titularra izendatzea eta kargutik kentzea, erakunde hori zein departamenturi dagoen atxikita, hango titularrak proposatuta, eta gobernu kontseiluko kideei kontsulta egin ondoren.

2. Kargua hutsik dagoenean eta zuzendari kudeatzailea izendatu bitarte, gobernu kontseiluko buruordeak hartuko ditu haren eginkizunak aldi baterako.

11. artikulua. Ordezkoa.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea kanpoan edo eri denean edo karguan aritzeko aldi baterako ezindua dagoenean, horretarako izendatzen den erakundearen zerbitzuko zuzendariak ordeztuko du.

12. artikulua. Kudeaketa zuzendaritzaren eskudantziak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak honako eginkizun hauek izanen ditu erakunde honi esleitutako eskumenei buruz:

a) Erakundearen ordezkari gorena izatea.

b) Erakundearen menpeko administrazio unitateak zuzentzea eta antolatzea.

c) Erakundeari, bere helburuak betetzeko, agintzen zaizkion programa eta jarduketak zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea.

d) Indarreko araudiak erakunde autonomoen ordezkariei esleitzen dizkien kontratazio administratiborako ahalmenak erabiltzea.

e) Erakundearen administrazio ebazpenak ematea eta administrazio egintzak bete daitezen agintzea.

f) Ondare-erantzukizunari buruzko prozedurak eta bide judizialaren zein lanekoaren aurreko erreklamazioak (langileriaren arlokoak izan ezik) ebaztea, baita gainerako espediente administratiboak ere, horiek ebaztea erakundeari badagokio.

g) Erakundearen transferentzietarako eta funtzionamendurako gastu eta ordainketak baimentzea, indarra duen araudian ezarritakoarekin bat.

h) Lan sistemen hobekuntzaz arduratzea, haien berrikuntza bultzatuz, lan merkatuari dagokionez gizartean atzematen diren beharren arabera.

i) Erakundeari esleitutako baliabide tekniko eta ekonomikoak optimizatzeaz arduratzea.

j) Langileak zuzendu eta antolatzeko eskumenak erabiltzea, lanak eta eginkizunak banatzekoak barne.

k) Atalburuak, bulegoburuak edo atala baino maila beheragoko unitateburuak, erakundeari atxikiak, bitarte baterako izendatzea, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren.

l) Erakundearen dirulaguntzen deialdiak onestea.

m) Enpleguaren arloko eskumenak dituen departamentuko titularrak eta erakundearen gobernu kontseiluak agintzen dizkioten eginkizunak, bere kargua dela-eta.

4. ATALA

Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua

13. artikulua. Eginkizunak.

Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua unitate organiko horizontal bat da, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin koordinaturik honako eginkizun hauek izanen dituena:

a) Xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.

b) Erakundearen administrazio unitateei aholku eta laguntza juridikoa ematea.

c) Erakundearen programen kontrol juridiko eta ekonomikoa.

d) Administrazio prozeduraren arloan jarduteko irizpide uniformeak ezartzea eginkizunen esparru bakoitzean.

e) Erakundeak kudeatzen dituen programak, dirulaguntzak eta laguntzak koordinatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasuneko Egitura Funtsekin batera finantzatzen diren programa eragileak.

f) Kudeaketa ekonomiko administratiboa.

g) Erakundearen administrazio unitateei aholku eta laguntza ekonomikoa ematea.

h) Kexak eta iradokizunak koordinatzea.

i) Kudeaketa zuzendaritzak ebatzi beharreko espedienteak koordinatzea, haiek onestearen ondorioetarako.

j) Kudeaketa zuzendaritzak onetsitako ebazpenak erregistratzea, artxibatzea eta zaintzea.

k) Kudeaketa zuzendaritzaren ebazpenen fede ematea eta behar diren ziurtagiriak egitea, baita erakundean dauden bestelako dokumentu eta datuen gainekoak ere.

l) Langileei dagokienez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak idazkaritza tekniko nagusiei esleitzen dizkien eskudantziak.

m) Enpleguaren arloan zerbitzuak ematen dituzten entitateak egiaztatzea.

n) Erakundearen unitate guztien arteko barne komunikazioa, kanpo komunikazioa, eta parte-hartzearekin, antolaketarekin eta informazio sistemekin zerikusia duen beste edozein eginkizun.

ñ) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketa zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

14. artikulua. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren egitura.

Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

b) Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

c) Programen Jarraipenerako Atala.

d) Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atala.

15. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nahitaezko txosten juridikoak egitea beharrezko duten espedienteetan, bai eta agintzen zaizkion bestelako txostenak ere.

b) Erakundearen egintzen aurka jartzen diren administrazio errekurtsoetan, auzibide zibilera edo lan arloko auzibidera jo aurreko erreklamazioetan eta aurretiazko errekerimenduetan behar diren txosten juridikoak prestatzea.

c) Erakundearen zehapen prozedurak tramitatzea.

d) Erakundearen ondare-erantzukizunaren gaineko prozedurak tramitatzea.

e) Kontratazio administratiborako espedienteak kudeatzea eta kontrolatzea.

f) Langileriaren arloan aholku teknikoak ematea erakundeko administrazio unitateei.

g) Langileak kudeatzea eta kontrolatzea, bai eta lan baldintzak betetzen diren ere.

h) Erabiltzaileek aurkeztutako kexa eta iradokizunak kudeatzea eta tramitatzea.

i) Arauak, jurisprudentzia, doktrina eta interes juridikoa duen informazioa biltzea eta haien mantentze-lanaz arduratzea.

j) Dokumentazioa erregistratzeko prozesuak koordinatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

k) Erakunde autonomoaren jardueran genero-ikuspegiaren, irisgarritasunaren eta datuen babesaren zeharkakotasuna aplikatzeko aholku ematea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin koordinatuta.

l) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

16. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Gastu eta diru-sarreren aurrekontuen programak kudeatzea eta haien exekuzioa kontrolatzea.

b) Erakundearen jarduera ekonomikoen kontabilitate orokorra eta aurrekontuen kontabilitatea.

c) Txosten ekonomikoak prestatzea kontratazio administratiboen espedienteei buruz eta beharrezko duten beste espediente batzuei buruz.

d) Ohiko erabilerako ondasun arrunten hornidura kudeatzea.

e) Azpiegiturak eta ondasun inbentariagarriak kudeatzea.

f) Agintzen zaizkion dirulaguntzen eta/edo laguntzen kudeaketa eta kontrol ekonomikoa.

g) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

17. artikulua. Programen Jarraipenerako Atalaren eginkizunak.

Programen Jarraipenerako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erakundeak gauzatzen dituen programen kontrolerako eta jarraipenerako planak prestatzea.

b) Erakundeak kudeatutako programen, dirulaguntzen eta laguntzen exekuzioaren kontrola eta segimendua, erakundearen gainerako administrazio unitateekin lankidetzan, batez ere, Europar Batasunaren Egitura Funtsekin batera finantzatzen direnena.

c) Erakundearen administrazio unitateek egiten dituzten jarraipen lan guztiak koordinatzea.

d) Enpleguaren arloan zerbitzuak ematen dituzten zentro eta entitateak egiaztatzea eta inskribatzea.

e) Erakundeak gauzatutako programak ebaluatzea.

f) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

18. artikulua. Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atala.

Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Berrikuntzako eta zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzea, sustatzea, kudeatzea eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.

b) Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat sustatzea eta kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.

c) Erakundeko agintari-taldeak diseinatzea, horien jarraipena egitea eta aipatu erakundeak garatzen dituen politika publikoen jarraipena egitea.

d) Erakundeko prozesu eta prozedurak diseinatzea eta horien jarraipena egitea.

e) Erakundeak eduki beharreko kanpoko ebaluazioen prozesuak koordinatzea.

f) Erakundeko administrazio unitate guztien koordinaziorako eta barne komunikaziorako sistemak garatzea eta bultzatzea.

g) Erakundearen kanpoko komunikazioa diseinatzea eta koordinatzea.

h) Koordinatzea Eskubide Sozialetako Departamentuarekin eta komunikazioaren, publizitatearen, sare sozialen, parte-hartzearen, antolaketaren eta informazio sistemen inguruko gaietan eskudantziak dituzten Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuekin.

i) Erakundeak egiten dituen herritarrentzako eta enpresentzako arretarako eginkizunetan laguntzea, aurrez aurre, telefonoz edo bitarteko telematikoen bidez.

j) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

5. ATALA

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua

19. artikulua. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegurako prestakuntza garatzen laguntzea eta horretarako ekarpenak egitea.

b) Esperientzia egiaztatzeko prozesuak eta kualifikazioen sistema garatzea.

c) Enplegura bideratutako lanbide prestakuntza ezartzen aktiboki parte hartzea.

d) Langileen lanbide kualifikazioa hobetzera bideratutako prestakuntzaren lehentasunak eta beharrak aztertzea, horren gaineko prospekzio eta diagnostikoak egitea eta prestakuntza programak egokitzea.

e) Foru Komunitatean garatzen diren enplegurako lanbide prestakuntzako programa eta ekimenak prestatzea, koordinatzea, kudeatzea eta sustatzea.

f) Beste administrazio, erakunde publiko, antolakunde, entitate eta enpresa batzuekin batera aritzea eta haiekin koordinatzea enplegurako lanbide prestakuntzaren esparruan.

g) Nafarroako Kualifikazioen Institutuarekin batera lan egitea lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak zein diren zehazten.

h) Europar Batasuneko edo nazioarteko ekintza eta proiektuetan parte hartzea, bere kudeaketaren esparruko gaiei lotuak direnetan.

i) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketa zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

20. artikulua. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren egitura.

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atala.

b) Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atala.

c) Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atala.

21. artikulua. Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalaren eginkizunak.

Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegurako prestakuntzaren beharrak eta aukerak aztertzea eta horietan lehentasunak ezartzea, enplegu agentziekin, gako-informatzaileekin eta laguntza teknikoekin elkarlanean.

b) Prestakuntza katalogoak eguneratzea, espezialitate eta ibilbide berriak bertan sartuz.

c) Erakundeak sustatzen dituen enplegurako prestakuntzako deialdiak eta bestelako lerroak programatzea.

d) Enplegurako prestakuntza arloko programa berritzaileak garatzea eta esperimentatzea.

e) Irakasleen prestakuntzarako planaren diseinua eta kudeaketa oinarri hartuta, prestakuntzaren kalitatea hobetzea.

f) Prestakuntza arloko jardunbide egokiak identifikatzea eta aztertzea.

g) Espezialitateen fitxategia kudeatzea eta eguneratzea.

h) Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalaren ezarpenean eta garapenean laguntzea.

i) Erakundearen zentro berekietan aurreikusten den jarduera programatzen laguntzea eta lan hori koordinatzea.

j) Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren (CENIFER) prestakuntzako ekintzak diseinatzea eta garatzea, arlo horietan erreferentzia nazionaleko zentro batek berezko dituen eginkizunak betez.

k) Koordinazio teknikoa enplegurako prestakuntzaren garapenean inplikatutako entitate eta erakundeekin.

l) Enplegurako prestakuntzaren beharrak identifikatzea eta horietan lehentasunak ezartzea, kualifikazioen, birziklatzearen eta egiaztatze partzialen arloetan. Horren ondorioz, erakundeak sustatutako deialdiak eta bestelako lerroak eginen dira.

m) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

22. artikulua. Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalaren eginkizunak.

Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide gaitasunak garatzeko programetarako laguntzak, kontratuak eta dirulaguntzak arautzeko oinarri teknikoak proposatzea eta prestatzea.

b) Enplegurako lanbide prestakuntzako programetarako, enpresa planetarako eta langileen lanbide gaitasunak garatzeko beste neurri batzuetarako laguntzen eta dirulaguntzen espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

c) Enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzako beka eta laguntzen espedienteak kudeatzea, kontrolatzea eta tramitatzea.

d) Lanbide gaitasunak garatzeko programetan kudeatutako laguntzen eta dirulaguntzen exekuzioaren, trazabilitatearen eta eraginaren jarraipena egitea.

e) Lanbide gaitasunak garatzearen arloko programei buruzko adierazle eta estatistikak prestatzea.

f) Garatzen diren ekintzen eta parte hartzen duten zentroen eta entitateen jarraipen teknikoa, koordinazioa eta ebaluazioa, Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalarekin koordinatuta.

g) Kudeaketako tresna informatikoen beharrak atzematea lanbide gaitasunak garatzeko neurriak ezartzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta tramitatzeko.

h) Erakundearen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak koordinatzea, sustatzea eta garatzea.

i) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

23. artikulua. Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atalaren eginkizunak.

Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Prestakuntza Propioaren Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez gaitasunak egiaztatzeko prozesuak planifikatzeko proposamenak eta prospekzioak egitea, Espainiako Kualifikazioen Institutua (Incual)-Nafarroarekin koordinatuta.

b) Organo eskudunek, gaitasunak esperientziaren eta prestakuntza ez-formalaren bidez egiaztatzeko, onesten dituzten prozesuak ezartzea eta kudeatzea.

c) 2. eta 3. mailetako lanbide ziurtagiria lortzeko ikastaroetan sartzeko gako diren gaitasunak egiaztatzeko ebaluazio prozesuak ezartzea eta kudeatzea.

d) Beste lanbide gaitasun batzuk egiaztatzeko ebaluazio prozesuak ezartzea eta kudeatzea, enpresa eta lanbide sektoreen lehiakortasunerako beharrezkotzat jotzen direnak.

e) Lanbide gaitasunen egiaztapenarekin lotutako erregistro eta informazio sistemak koordinatzea, eguneratzea eta haien mantentze-lanez arduratzea.

f) Iturrondo zentroan egiten den prestakuntza programazioa eta zerbitzu zuzendaritzak beste instalazio batzuetan sustatzen duena planifikatzea, gauzatzea eta horren jarraipena egitea, Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalarekin koordinatua.

g) Enplegurako prestakuntza berriztatzeko ekintzak eta kualifikazio sistema nazionalaren ezarpena diseinatzea, garatzea, esperimentatzea eta programatzea. Halaber, egiaztatze partzialei konponbidea emateko behar diren ekintzak efizientziaz programatzea, kualifikazioa beste moduz lortzerik ez duten langile talde batzuen kasuan.

h) Metodoa hobetzeko ekimenak bultzatzea prestakuntza programetako jarduketetan, eta horiek koordinatzea enplegurako irakasleen garapenerako planarekin.

i) Zentroaren programazioan parte hartzen duten irakasleen gaitasunak garatzeko eta eguneratzeko sustapen lana egitea, Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Atalarekin koordinatuta.

j) Nafarroan ezartzen diren prestakuntza ekintza propioak antolatzeko eta integratzeko laguntza teknikoa ematea.

k) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

6. ATALA

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua

24. artikulua. Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Enplegua sustatzeko berariazko programak prestatzea eta kudeatzea, lan merkatuaren eskakizunei erantzuna emanez.

b) Autoenplegua eta ekintzailetza bultzatzeko programak prestatzea eta kudeatzea.

c) Ekonomia soziala sustatzeko programak prestatzea eta kudeatzea.

d) Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten berariazko taldeentzat enplegua sustatzeko programak prestatzea eta kudeatzea.

e) Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna eta bazterkeria eza bultzatzeko neurriak prestatzea eta kudeatzea.

f) Prestakuntza eta enplegu programa mistoak prestatzea eta kudeatzea.

g) Lan bitartekaritzaren sistema kudeatzea eta koordinatzea.

h) Enplegu zentro berezien beharrak atzematea eta aztertzea, eta horretarako laguntzak kudeatzea.

i) Laneratzeko enpresen beharrak atzematea eta aztertzea, eta horretarako laguntzak kudeatzea.

j) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketa zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

25. artikulua. Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren egitura.

Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Enplegu Programa Integralen Atala.

b) Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala.

c) Enpresentzako Zerbitzuen Atala.

d) Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala.

26. artikulua. Enplegu Programa Integralen Atalaren eginkizunak.

Enplegu Programa Integralen Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laneratzeko zailtasunak dituzten taldeak laneratzen laguntzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

b) Laneratzeko enpresekin egiteko diren programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

c) Laneratzeko enpresei kalifikazioa ematea eta kentzea.

d) Laneratzeko zailtasunak dituzten taldeentzako enplegu programak koordinatzea, departamentuarekin.

e) Prestakuntza eta enplegu programak kudeatzea.

f) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

27. artikulua. Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atalaren eginkizunak.

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Laneratzeko zailtasun handienak dituzten berariazko taldeen kontratazioa sustatzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea, arreta berezia emanez genero arrakala murrizteari. Talde horiek dira, esaterako, luzaroko langabeak, 45 urte baino gehiagokoak, gazteak eta errenta bermatua jasotzen dutenak.

b) Nekazaritzako enplegurako programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

c) Toki entitateekin egiteko diren enplegua sustatzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

d) Ekonomia soziala sustatzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

e) Lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna eta bazterkeria eza bultzatzeko neurriak kudeatzea.

f) Lan merkatuaren beharrei erantzuten dieten programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

g) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

28. artikulua. Enpresentzako Zerbitzuen Atalaren eginkizunak.

Enpresentzako Zerbitzuen Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Esparru publikoari eta pribatuari dagozkien enplegu eskaintzak koordinatzea eta kudeatzea.

b) Enplegu eskatzaileen historia profesionalak erregistratzea eta eguneratzea.

c) Lanpostuetarako hautagaien hasierako hautaketa eta/edo hautaketa teknikoa egitea.

d) Enplegurako politika aktiboen arloan informazioa eta aholku ematea, erakundearen gainerako administrazio unitateekin koordinatuta.

e) Kontratu motei, pizgarriei eta enplegua sustatzeko neurriei buruzko informazioa eta orientazioa ematea.

f) Laneko kontratazioa eta komunikazioa kudeatzea, eta laguntza teknikoa ematea contrat@ izeneko aplikazioari buruz.

g) Lanekoak ez diren praktiketako programa kudeatzea.

h) Autoenplegua sustatzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

i) Ekintzailetza sustatzea eta dinamizatzea, horretarako aholku emanez, prestakuntza planak prestatuz eta ekintzaileentzako laguntzak kudeatuz.

j) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

29. artikulua. Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atalaren eginkizunak.

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzeko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

b) Enplegurako zentro bereziekin egiteko diren programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

c) Enplegurako zentro bereziei kalifikazioa ematea eta kentzea.

d) Desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu programak departamentuarekin koordinatzea.

e) Salbuespen-adierazpenak egitea eta neurri alternatiboak onestea desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-kuota betetzearen gainean.

f) Nafarroako Gobernuan kontratu-erreserba betetzen dela kontrolatzea.

g) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

7. ATALA

Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzua

30. artikulua. Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren eginkizunak.

Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lan aktibaziorako eredu integratu bat diseinatzea eta ezartzea.

b) Lanbide orientazioko sistema bakar bat koordinatzea, arreta banakakoa eta pertsonalizatua sustatzeko.

c) Kalitaterako eta etengabeko hobekuntzarako irizpideak ezartzea lanbide orientazioko eta lan aktibaziorako gaietan.

d) Laneratzearekin, laneko orientabidearekin eta entitate guztiekin koordinatzearekin zerikusia duten jarduketak bultzatzea eta kudeatzea.

e) Enplegu agentzien kudeaketa koordinatzea eta kontrolatzea.

f) EURES sarea zuzentzea.

g) Iturrondo zentroa zuzentzea.

h) Enplegu politika aktiboen arloko informazio estatistikoa prestatzea eta koordinatzea.

i) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta kudeaketa zuzendaritzak eskuordetzen edo agintzen dizkionak.

31. artikulua. Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuaren egitura.

1. Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

a) Orientazio Atala.

b) Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala.

c) Lan Aktibaziorako Atala.

2. Orobat, unitate organiko hauek atxikitzen zaizkio Lan Aktibaziorako eta Lurralde Koordinaziorako Zerbitzuari, atal maila dutela:

a) Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia.

b) Tuterako Enplegu Agentzia.

3. Orobat, Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalari atxikitzen zaizkio Agoizko, Altsasuko, Doneztebeko, Lizarrako, Lodosako eta Tafallako enplegu agentziak, ezarriko diren mailarekin eta eginkizunekin.

32. artikulua. Orientazio Atalaren eginkizunak.

Orientazio Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Lanbide orientaziorako sistema integral bat planifikatzea eta koordinatzea inplikatutako eragileekin batera.

b) Nafarroan lanbide orientazioa gauzatzeko irizpide eta jarraibide komunak ezartzea.

c) Arlo honetan hobetzeko prozesuak diseinatzea eta ezartzea.

d) Orientaziorako sarbide sistema bakar bat ezartzea, arreta eta zerbitzuaren profesionalizazio maila bat baino gehiago dituena.

e) Orientazioaren arloko programak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.

f) Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin koordinatzea.

g) EURES sarea kudeatzea eta koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

33. artikulua. Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalaren eginkizunak.

Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Eremu geografiko bakoitzean identifikatutako enplegu baliabideak dinamizatzea, horiek koordinatzeko eta hobetzeko.

b) Erakundeak gauzatzen dituen zerbitzu eta programetarako irizpide komunak koordinatzea eta ezartzea.

c) Zerbitzuak lurralde bakoitzean gauzatzeko behar diren baliabide material eta ekonomikoei buruzko azterketak egitea eta baliabide horiek planifikatzea.

d) Lurraldeek parte-hartzeko sistema sustatzea, zerbitzuak hobetzeko.

e) Enplegu agentziak koordinatzea.

f) Herritarrei lotutako tresna informatikoak kudeatzea, kudeaketa eredua optimizatzeko.

g) Iturrondo zentroko eta erakundearen beste egoitza batzuetako instalazioen eta ekipamenduaren mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailea koordinatzea.

h) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

34. artikulua. Lan Aktibaziorako Atalaren eginkizunak.

Lan Aktibaziorako Atalak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei eta langileei enpleguaren eta prestakuntzaren arloan.

b) Zerbitzu eskaintzen eta enplegu eskaeren kudeaketa administratiboa eramatea, eta informazioa eta laguntza ematea herritarrei.

c) Deszentralizazio administratiboko eta zerbitzuak hobe emateko prozesuak proposatzea, enplegurako politika aktiboen arloan.

d) Enpleguari zein prestakuntzari loturiko agintariekin, solaskide sozialekin, prestakuntza zentroekin eta entitateekin koordinatzea.

e) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak proposatzea, gauzatzea eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera.

f) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzematea eta aztertzea.

g) Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin koordinatzea.

h) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren jarduketa, programa eta zerbitzuak Nafarroa guztira zabaltzeko jarduketak proposatzea eta garatzea.

i) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

35. artikulua. Tuterako Enplegu Agentziaren eginkizunak.

Tuterako Enplegu Agentziak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei eta langileei enpleguaren eta prestakuntzaren arloan.

b) Zerbitzu eskaintzen eta enplegu eskaeren kudeaketa administratiboa eramatea, eta informazioa eta laguntza ematea herritarrei.

c) Deszentralizazio administratiboko eta zerbitzuak hobe emateko prozesuak proposatzea, enplegurako politika aktiboen arloan.

d) Enpleguari zein prestakuntzari loturiko agintariekin, solaskide sozialekin, prestakuntza zentroekin eta entitateekin koordinatzea.

e) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak proposatzea, gauzatzea eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera.

f) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzematea eta aztertzea.

g) Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin koordinatzea.

h) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren jarduketa, programa eta zerbitzuak Nafarroa guztira zabaltzeko jarduketak proposatzea eta garatzea.

i) Lan bitartekaritzaren arloan Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera aritzen diren entitateekin koordinatzea.

j) Enplegu agentziako langileak zuzentzea eta antolatzea, esleituak dituzten xedeak bete ditzaten.

k) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

36. artikulua. Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentziaren eginkizunak.

Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentziak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei eta langileei enpleguaren eta prestakuntzaren arloan.

b) Zerbitzu eskaintzen eta enplegu eskaeren kudeaketa administratiboa eramatea, eta informazioa eta laguntza ematea herritarrei.

c) Deszentralizazio administratiboko eta zerbitzuak hobe emateko prozesuak proposatzea, enplegurako politika aktiboen arloan.

d) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzematea eta aztertzea.

e) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren jarduketa, programa eta zerbitzuak Nafarroa guztira zabaltzeko jarduketak proposatzea eta garatzea.

f) Enplegu agentziako langileak zuzentzea eta antolatzea, esleituak dituzten xedeak bete ditzaten.

g) Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria baldin bada, eta zerbitzuko zuzendaritzak bere jarduketa esparruaren barrenean agintzen dizkionak.

8. ATALA

Ataletik beherako administrazio unitateak

37. artikulua. Sortzea, aldatzea edo kentzea.

Bulegoak edo ataletik beherako edo haren pareko administrazio unitateak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko, horiek atxikita dituen departamentuaren foru aginduaren bidez egin behar da, aldez aurretik funtzio publikoaren, antolamendu administratiboaren eta ekonomiaren arloko departamentuek txostena eginda.

III. KAPITULUA

Araubide juridikoa

38. artikulua. Ondarearen gaineko araubidea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ondarearen gaineko araubidea Nafarroaren ondareari buruzko araudian erakunde autonomoetarako oro har ezarritakoa izanen da.

39. artikulua. Langileen araubidea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen araubidea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileena izanen da.

40. artikulua. Kontratazio araubidea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kontratazio araubidea Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak erregulatzen dituen araudian erakunde autonomoentzat aurreikusitakoa izanen da.

41. artikulua. Baliabide ekonomikoak.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak honako baliabide hauek izanen ditu finantzabide:

a) Bere esku jartzen diren ondasun eta eskubideak.

b) Ondasun eta eskubide horien produktu eta errentak.

c) Baimena emanda, jasotzen ahal dituen diru-sarrera arrunt eta bereziak.

d) Nafarroako aurrekontu orokorretan esleitzen zaizkion kontsignazioak.

e) Administrazioek edo entitate publikoek ematen dizkioten dirulaguntzak, arruntak zein kapitalekoak.

f) Dohaintzak, legatuak eta entitate pribatuen nahiz partikularren bestelako ekarpenak.

g) Esleitzen zaizkion gainerako baliabideak.

42. artikulua. Araubide ekonomikoa eta finantzarioa.

Nafarroako Foru Ogasuna erregulatzen duen araudiak erakunde autonomoentzat oro har ezarritakoa izanen da aurrekontuen, ekonomia eta finantzaren, kontu-hartzailetzaren, kontrol finantzarioaren eta kontabilitatearen araubidea.

43. artikulua. Egintzen araubide juridikoa.

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen gisa emanen ditu bere egintza administratiboak.

2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ematen dituen egintza administratiboek, bide judizial zibilaren eta lanekoaren aurretiko erreklamazioak eta ondare-erantzukizunari buruzkoak izan ezik, ez dute bide administratiboa amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haien kontra, zein departamenturi dauden atxikita, hango titularrari zuzenduta.

3. Erakunde hau zein departamenturi atxikita dagoen, hango kontseilariaren esku dago foru agindu baten bidez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen egintza deusezak ofizioz berrikustea, egintza deuseztagarriak kaltegarri deklaratzea eta kargak ezartzen dituztenak edo kalterako direnak ezeztatzea.

4. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza da organo eskuduna bide judizial zibilaren eta lanekoaren aurretiko erreklamazioak ebazteko, langileriaren arloko erreklamazioak izan ezik, horiek funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko titularrak ebatziko baititu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak nahitaezko txostena eman ondoren.

Bide judizial zibilaren edo lanekoaren aurretiko erreklamazioak erabakitzen dituzten ebazpenen kontra, demanda jartzen ahal da jurisdikzio eskudunari zuzendua.

5. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza da organo eskuduna bere funtzionamenduaren ondoriozkoak diren ondare-erantzukizunari buruzko prozedurak ebazteko, bai zuzenbide publikoko harremanetan bai zuzenbide pribatukoetan.

Ondare-erantzukizunari buruzko prozedurak erabakitzen dituzten ebazpenen kontra aukerako berraztertze-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpena eman zuen organoari berari zuzendua.

44. artikulua. Defentsa juridikoa.

Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoari dagokio aholku juridikoa ematea eta erakundea ordezkatzea eta defendatzea epaiketetan, jurisdikzio maila zein den ere, aipatu aholkularitza juridikoa atxikita duen departamentuaren egiturari buruzko foru dekretuan ezarritakoaren arabera.

Iragarkiaren kodea: F1914441