226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (2019ko bigarren seihilekoa) eta ekonomia-jardueren gaineko zerga (2019a) borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko abenduaren 2an bukatuko dela hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioagatik 2019. urtearen bigarren seihilekoari dagozkion kuotak eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2019ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko abenduaren 2an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1914014