226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, eraikingintza-ordenantzan.
Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2019ko irailaren 19an osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Orkoiengo Udaleko eraikingintza-ordenantza aldatzea eta VI. kapitulua gehitzea. Onespen hori 2019ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 24an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da aipatutako ordenantza, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Orkoienen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

VI. kapitulua. S-5 sektorerako baldintzak (ZOPI-Mendikur) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914365