226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

282/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Beatriz Aguirre Garciandía andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat.

DEKRETATZEN DUT:

1. Beatriz Aguirre Garciandía andrea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Azpiegitura Judizialen Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen foru dekretua indarrean sartzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1913736