226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Etxebizitzen alokairu soziala arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxebizitzen alokairu soziala arautzen duen ordenantzaren aldaketa. (298/2018 espedientea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Uharten, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1914035