226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2019ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Cintruenigoko Udalaren 2019ko plantilla organikoan, espedientean dagoen proposamenari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, aplikagarria dena hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, eta 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatu aldaketa jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Cintruenigon, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1914130