226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

47/2019 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Jaizko udal-mugartean kokatutako meatzeko hondakinak Meatzeei buruzko Legearen B) Ataleko baliabidetzat deklaratzen baitira.

2019ko ekainaren 5ean, Jaizko Udalak eskatu zuen Meatzeei buruzko Legearen B) Ataleko baliabidetzat deklara zitezela udal-mugarte horretan, 3. poligonoko 288. lurzatian zehazki, kokatutako meatzeko hondakin batzuk.

Abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritza Araubiderako Erregelamenduaren 46. artikuluarekin bat, eskaera jendaurrean egon da 30 egun balioduneko epean, irailaren 3ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan. Halaber, jendaurreko aldi hori 2019ko urriaren 29an bukatuta, lurraldearen ikuskapen bisita egin da.

Bisitaren ondorioz, eta Jaizko Udalak aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Meatzeen Atalaren iritziz, eskaeraren xedeko hondakinak ofiten antzinako meatze batekoak dira, zeina hondakinak dauden tokitik hurbil kokatzen baita, eta, horrenbestez, proposatzen da B) Ataleko baliabidetzat deklaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Meatzeei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen B) Ataleko baliabidetzat deklaratzea Jaizko 3. poligonoko 288. lurzatian dauden hondakinak.

2. Ebazpen hau Jaizko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped:” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1914051