226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2/2019 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko zerbitzuko zuzendarien esku uzten duena nork bere eskumeneko gaiei lotutako ziurtagiriak emateko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan ziurtagiri eskaera asko egiten dira, zerbitzuen eskumenekin lotutako gaiei buruzkoak, eta zenbait unetan beharrezkoa denez horiek berehala ematea, komeni da ziurtatu beharreko datuak kudeatzen dituzten zerbitzuek beraiek ematea ziurtagiri horiek, idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta; ziurtagiri horiek, betiere, zerbitzu bakoitzari Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak emandako gaiei buruzkoak izanen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluarekin lotuta, xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko zerbitzuko zuzendarien esku uztea ziurtagiriak emateko eskumena, bakoitzaren eskumeneko gaiei buruzkoak.

2. Ebazpen hau departamentuko zerbitzuei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Idazkari tekniko nagusia, Juan de Pablo Fernández.

Iragarkiaren kodea: F1914422