226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

279/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Ricardo Iribas Latour jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du libreki izendatuko eta kargutik kenduko direla zerbitzuetako zuzendariak, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ricardo Iribas Latour jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, ondorioak izanik Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913733