226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

278/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Jorge Mori Igoa jauna Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena. Zerbitzu hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoari atxikita dago.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren antolamendurako eta funtzionamendurako erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuaren 14. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendaria, Zerbitzuko zuzendariaren maila izanen duena, Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko du libreki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik, barnearen arloan eskumenak dituen departamentuaren titularrak proposatuta, eta haren araubide juridikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen araudian zerbitzuko zuzendariei ezarritako berbera izanen da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jorge Mori Igoa jauna Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, ondorioak izanik Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua sortu eta haren estatutuak onesten dituen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera. Zerbitzu hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913732