226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Luis Calatayud Yuste jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen da ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Luis Calatayud Yuste jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 7an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F1914393