226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2019 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten langileak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, funtzionamendu erabat elektronikoa izanen duen administrazio baten alde egin da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentuaren ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea.

Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Izendatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren ordezkari gisa ziurtagiri digitala izan behar duen pertsona:

–Laura San Martín Sánchez de Muniain andrea, idazkari tekniko nagusia.

2. Aurreko puntuetan egindako izendapen guztiak noiznahi ere erreboka daitezke.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusira.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F1913818