226. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

275/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Vanesa Eguíluz González andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariorde izendatzen duena; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordeak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko titularrak proposaturik; aipamen hori Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Justiziako kontseilariari dagokiola ulertu behar da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuan eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 85/2019 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoa departamentu horri baitago atxikia.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Vanesa Eguíluz González andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko LGTBI+ arloko Berdintasunerako zuzendariorde izendatzea, ondorioak izanik Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen foru dekretuak indarra hartzen duen egunetik aurrera; institutua Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuari atxikita dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913729