225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASU

Ordenantza, Herri-larreak aprobetxatzeko. Hasierako onespena

Albiasuko Kontzejuak, 2019ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Albiasun, 2019ko azaroaren 2an.–Kontzejuko burua, Manuel María Argaña Inchaurrondo.

HERRI-LARREAK APROBETXATZEKO ORDENANTZA

Herri-larreen aprobetxamendua antzinako ohiturari jarraikiz eginen da.

Eskubidea izanen dute herrian erroldatuek eta bertan errotuek.

Aziendak identifikatuta egon behar du eta abere osasunari buruzko araudia bete behar du.

Herri-lurretan larratzen den azienda bakoitzarengatik ordaindu beharreko kuota herritarren batzarrak erabakiko du urtero.

Iragarkiaren kodea: L1913877