225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

2019ko lan publikoaren eskaintza

Mendabiako Udalaren Osoko Bilkurak 2019rako plantilla organikoa onetsia duelarik; kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak Alkatetzari ematen diola eskumena lan publikoaren eskaintza onesteko, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Alkatetzak, 2019ko urriaren 31n emandako ebazpenaren bidez, Mendabiako Udaleko honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi zuen:

–Zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu 1, egonkortzeko tasakoa 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluaren arabera.

–Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko 2 lanpostu, ordezpen tasakoak erretiroagatik, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluaren arabera.

Lanpostu horietatik, aurten Zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostua beteko da, eta aurreikusi da 2020an beteko direla behin-behinekoz gainerakoak.

Mendabian, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1914217