225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontu-aldaketa (kreditu-gehigarria). Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 18an egin bilkura berezian, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko idazkari kontu-hartzailearen txostena, Gizarte Segurantzako kotizazioen zenbait likidaziori aurre egiteko 3.481,78 euroko kreditu-gehigarriaren espedienteari buruzkoa.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Onestea aurrekontuan kreditu-gehigarriaren bidez aldaketa egiteko espedientea. Horren xedea da Gizarte Segurantzako kotizazioen zenbait likidaziori aurre egiteko 3.481,78 euroko kreditua hartzea.

Bigarrena.–Erabakia Idazkaritzan ikusgai edukitzea 15 egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen ediktuen taulan iragarkia argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea iragan eta alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Hirugarrena.–Erabaki hau Idazkaritza Kontu-hartzailetzara eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2019ko urriaren 23an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L1913688