225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARREA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarreak, 2019ko irailaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuen eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Horiek horrela, araudi aplikagarriaren edukiaren arabera, hau da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta kontzeju-etxeko iragarki-taulan argitaratzen da eta espedientea jendaurrean jartzen, bizilagunek eta/edo interesdunek, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean, alegazio, kexa eta oharrak egin ahal ditzaten. Adierazten da jendaurreko epean alegaziorik jaso ezean, espedientearen hasierako onespena behin betikotzat joko dela.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2019ko urriaren 25ean.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L1913603