225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2019ko urriaren 4an egin bilkura berezian, Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza aldatzea erabaki zuen, besteak beste.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Díaz Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1913717