225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2019ko aurrekontuko 1907, 1908 eta 1909 aldaketak.
Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean honako aldaketa hauek egiteko espedientea:

–1907 aurrekontu-aldaketa: kreditu gehigarria; efizientzia energetikoa.

–1908 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria; Gergako gaztelua.

–1909 aurrekontu-aldaketa: kreditu gehigarria; haurrentzako parkea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Untzuen, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1913935