225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Trefilados de Navarra SA. Jarduera: izatedun eraikinean, aluminiozko kableen trefilaketa, berunezko kableekin hauek txirikordatuz eta sektore elektrikoko burdineria fabrikatzea. Tokia: Uharte-Arakilgo 1. poligonoko 294. eta 802. lursailetan, Sargaitz P1 industrialdean.

Uharte Arakilen, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1914018