225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 1eko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“Honako ordainsari hauek onestea, 2019ko uztailaren 1ean indarrean jartzeko:

1.–Alkatetza: 48.890,04 euro ezartzen dira urteko ordainsari gordin gisa (baliokidea da A mailako oinarrizko soldata gehi lanpostuaren %82,21eko osagarriarekin), alkatearen dedikazio esklusiboagatik. Udalaren Erregelamendu Organikoaren 8.4 artikuluari jarraikiz, ezin izanen du jaso kargua dela-eta dedikazioagatik edo bilkuretara joateagatik jasotzen ahalko lukeen beste inolako ordainsaririk, hori Tuterako Udalak hartuko baitu, Diruzaintzan sartuta.

2.–Eskuordetze orokorreko zinegotziak eta “Tudela-Cultura” tokiko enpresa-entitate publikoko burutza: Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko eta Hiri Bizitzaren Kalitaterako Alorreko eskuordetze orokorra duten zinegotziak eta “Tudela-Cultura” tokiko enpresa-entitate publikoko burutza betetzen duena dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko dira karguan, astean 30 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 30.539,19 eurokoa izanen da, hamabi hilekoetan ordaintzekoa.

–Ekonomia eta Ogasunaren Alorreko eskuordetze orokorra duen zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 20.359,46 eurokoa izanen da, hamabi hilekoetan ordaintzekoa.

Halaber, aipatu kargudunak ordezkatzen dituzten zinegotziak dedikazio partzialeko araubide eta baldintza beretan ariko dira karguan, baldin eta haiek lanerako ezintasun iragankorrean badaude, arriskuko haurdunaldiagatik, haurdunaldian arriskua izateagatik, amatasun bajagatik edo iraupen luzeko beste edozein arrazoirengatik.

3.–Eskuordetze berezia duen Festetako zinegotzia: eskuordetze berezia duen Festetako zinegotzia dedikazio partzialeko araubidearen arabera ariko da karguan, astean 20 orduz, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanda eta Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina 20.359,46 eurokoa izanen da, hamabi hilekoetan ordaintzekoa.

4.–Gainerako zinegotziek hilero bilkura sariak jasoko dituzte kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, honako zenbateko hauetan ezartzen diren gehieneko mugekin:

Osoko Bilkura: 168,87 euro.

Tokiko Gobernu Batzarra: 101,31 euro.

Informazio batzordeak: 101,31 euro.

Erakunde autonomoetako gobernu batzarrak: 101,31 euro.

Kide anitzeko beste organo batzuk: 84,43 euro.

Honako hau da bilkuretara joateagatik hilean gehienez kobratzen ahal dena:

Eskuordetze bereziko zinegotziak: 966,24 euro.

Eskuordetze orokorreko zinegotzia, dedikazio esklusiborik edo partzialik ez duena: 966,24 euro.

Gobernu Batzordeko kideak, aurreko ataletan jaso ez direnak: 852,56 euro.

Gainerako zinegotziak: 682,05 euro.

Kide anitzeko organoen idazkariek Kontu-hartzailetza orokorrari jakinaraziko dizkiote aurreko hilabeteko bilkura sariak, hilabete bakoitzeko hamargarren eguna baino lehen.

Ekitaldi bakoitza bukatu ondoren, benetan kobratutako bilkura sariak arautuko dira; hala, baldin hilabete batzuetan gainditu bada gehieneko zenbatekoa eta beste batzuetan ez bada muga horretara iritsi, gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik jaso ez diren zenbatekoekin osatuko dira beste hilabeteak.

5.–A mailako funtzionarioen ordainsariak bezala eguneratuko dira aurreko puntuetako ordainsariak, baita bilkura sariak eta gehieneko mugak ere.

6.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta jakinaraztea Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta Langileria Unitateari”.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2019ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1913601