225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, gehiengo osoz, hasiera batez onestea Tebas-Muru Artederretako Udal Planaren aldaketa egituratzailea, Tebasko 2. poligonoko 56., 200., 204., 205. eta 207. lurzatietan, Guría SAk sustatua. Horren helburua da lurzoru urbanizaezina lurzoru urbanigarri gisa birsailkatzea, sustatzailearen instalazioak handitzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko urriaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1913721