2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Laburpena, 2019ko ekainetik irailera bitarteko aldian haurrak udako euskarazko kanpaldietara bidali dituzten familiendako dirulaguntzena
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/463122): DDBN (Identifikazioa): 480355.
A) Onuradunak: Tafallan erroldatutako familiak. Euskarazko udako kanpaldietan egoteari dagokion gastua lagunduko da diruz, 2019ko ekainetik irailera bitartean egindako kanpaldiak direnean.
B) Xedea: laguntzea euskarazko hizkuntza ereduko kanpaldietara joan ahal izateko, jolasari, kirolari eta/edo naturarekiko harremanari lotuta dauden kanpaldiak direnean.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.
D) Zenbatekoa: 1.400 euro.
E) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Tafallan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.
Iragarkiaren kodea: L1913958