225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko matrikula egin zutenei dirulaguntzak emateko

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/463122): DDBN (identifikazioa): 480326.

A) Onuradunak: 2018-2019 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2018-2019 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak edo autoikaskuntzakoak izan.

B) Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.

D) Zenbatekoa: 4.500 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun baliodunekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913924