225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1/2019 aldaketa Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, hala ezartzen baitu irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. apartatuak, loturik 18. artikuluko 2. apartatuarekin (foru dekretu horrek garatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Erripan (Odieta), 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1913913