225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Egoitza elektronikoa sortzea

Leatxeko alkateak, 2019ko urriaren 24an, 21/2019 Ebazpena eman zuen. Hona haren edukia:

“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Leatxeko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.leache.es helbide elektronikoan. Leatxeko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Leatxeko Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Bosgarrena.–Leatxeko Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Udalbatzako Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.”

Leatxen, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1913715