225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urriaren 4an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon diren bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Kreditu berezia gaitzea, 35.943,04 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “1650 6090003 Argiteria publikoa berritzea eta hobetzea; 35.943,04 euro”. Honako honen kargura finantzatuko da:

4508005 Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza: 22.635,09 euro.

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 13.307,95 euro.

Uharte Arakilen, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1913872