225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Herri-larreen enkante publikoa

Esprontzedako Udalak ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin du 2 zenbakiko herri-lurrak errentamenduan eskaintzeko, uko egiteagatik. Hauek dira beren mugakideak: Iparraldean: Torralba del Río, Otiñano eta Mirafuentes; Mendebaldean: 1 zenbakiko herri-lurrek dituzten mugakide berberak; Hegoaldean: Armañantzas; Ekialdean: Desoio.

Enkantea 2019ko azaroaren 18an eginen da, 13:00etan, Esprontzedako udaletxean.

Errentamenduaren epea 2020ko ekainaren 14an bukatuko da.

Enkantea lotzen duen baldintza-agiria ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, interesdunen eskura.

Esprontzedan, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Lizhet Jhoana Cerpa Paredes.

Iragarkiaren kodea: L1913641