225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2020. urteko karga-tasak

Ergoienako Udalak, 2019ko urriaren 30ean egindako bilkuran, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1.–2020. urteko karga-tasak.

1.1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,23.

1.2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa: %0,65.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %3.

1.4. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: 1,04.

1.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Legeak ezarritako indizea. Karga-tasa bakarra finkatu da, %8koa. (%25 eta %8 tartea 176.2 artikuluaren arabera).

2.–Erabaki honek 2020. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Ergoienan, 2019ko azaroaren 31n.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L1913848