225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Profesionalak ez diren autonomia, Espainia eta nazioarte mailako kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten tokiko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2018ko irailaren 1etik 2019ko urriaren
15era bitarteko aldirako

Cascanteko Udalak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 m) artikuluaren arabera, bere eskumenen artean du kirol jarduerak sustatzea eta garatzea, eta erkidegoaren kirol beharrak eta asmoak asetzen laguntzen duten zerbitzuak eman behar ditu.

Era berean, lege testu beraren 72. artikulua betez, bere jarduerari eta herritar guztiek tokiko bizitzan duten parte-hartzeari buruzko informaziorik zabalena emateko betebeharra du, auzotarren interes orokorrak edo sektorialak defendatzeko elkarteen garapena bultzatuz, baliabide publikoen erabilera erraztuz eta bere jarduerak gauzatzeko laguntza ekonomikoak eskuratuz, eta gure hiria, kirola eta asoziazionismoa sustatzen laguntzen duten kirol ekimen eta jarduerak lagunduz.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan ahalmenen ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea profesionalak ez diren autonomia, Espainia eta nazioarte mailako kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten tokiko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2018ko irailaren 1etik 2019ko urriaren 15era bitarteko aldirako.

2. Dirulaguntza horiei aurre egiteko, guztira, 2.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko irailaren 1etik 2019ko urriaren 15era bitarteko aldirako, 2019ko ekitaldi ekonomikoko 3410 4890015 aurrekontu aplikazioaren kontura (“banakako kirol klub eta kirolarientzako dirulaguntzak”).

3. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean sartu beharreko informazioa erregistratzea, hark ematen dituen bitarteko elektronikoen bidez, deialdiaren testuarekin eta laburpenarekin batera.

Cascanten, 2019ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

I. ERANSKINA

Profesionalak ez diren autonomia, Espainia eta nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten tokiko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak, 2018ko irailaren 1etik 2019ko urriaren 15era bitarteko aldirako

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

1. Deialdi honen xedea da Cascanteko Udalarekin inolako akordiorik sinatuta ez duten tokiko kirolariei, klubei edo kirol elkarteei dirulaguntzak emateko modua arautzea, autonomia, Espainia edo nazioarte mailako kirol lehiaketa ofizialetan eta Cascanteko Udaleko Kirol, Hezkuntza eta Teknologia Berrien zinegotzigoak interes berezikotzat jotzen dituen beste edozein lehiaketatan parte hartzeak eragindako gastuak finantzatzeko, 2018ko irailaren 1etik urriaren 15era bitarteko aldirako.

2. Dirulaguntza horien helburua da kirola egitea sustatzea eta bultzatzea tokiko banakako kirolariek, klubek edo tokiko kirol elkarteek parte har dezatela autonomia, Espainia edo nazioarte mailako lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, kirol maila gorenekoetan zein beheragokoetan.

2. oinarria–Lehiaketa diruz lagungarriak.

Nafarroako, Espainiako eta nazioarteko kirol elkarte edo federazioen egutegi ofizialetan jasotako lehiaketetan parte hartzea diruz laguntzen ahalko da. Lehiaketa horiek honako hauek izanen dira:

2.1. Europako eta/edo munduko txapelketa ofizialak, parte hartzen duten taldeak eta kirolariak Espainia mailako lehiaketa ofizialetan sailkatzea lortu dutelako edo Cascanteko Udalak aintzat hartzen dituelako.

2.2. Lehiaketa nazional ofizialak: liga nazionalak, Espainiako Txapelketak eta Erregearen edo Erreginaren Kopak, Espainiako kirol federazioek edo elkarteek antolatutakoak eta Cascanteko Udalak interesgarritzat jotzen dituen beste lehiaketa batzuk.

2.3. Aurreko puntuko lehiaketa nazional ofizialetarako selektiboak diren sektore faseak edo autonomia erkidegoen arteko ligak.

2.4. Nafarroako, Espainiako eta nazioarteko kirol elkarte edo federazioen egutegietan jasotako beste lehiaketa batzuk, baldin eta Cascanteko Udalak, bere eskumenen esparruan, interes, gizarte eragin eta kirol modalitatearen eragina aitortutzat jotzen baditu.

3. oinarria.–Kontzeptu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izanen dira:

1. Joan-etorrien gastuak.

2. Ostatu-gauak.

3. Kirol arropa eta materiala.

4. Teknikarien ordainsariak.

5. Kirol lehiaketetan parte hartzearen ondoriozko beste edozein gastu, baldin eta, deialdiaren xedearen, Kirol Batzordeak diruz laguntzeko modukotzat jotzen baditu.

4. oinarria.–Pertsona edo entitate onuradunak.

Honako hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

–Cascanten erroldatutako pertsona fisikoak, autonomia, Espainia edo nazioarte mailako kirol lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartzen badute eta ez badira aritzen Cascanten egiten den kirol jarduera batean, Cascanteko Udalarekin hitzarmena duen tokiko klub baten bidez.

–Cascanten egoitza soziala duten klub eta elkarteak, kirola egiten dihardutenak eta Cascanteko Udalarekin inolako finantzaketa akordiorik edo hitzarmenik sinatuta ez dutenak.

Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, salbu eta, dirulaguntzaren izaera dela eta, araudi erregulatzaileak salbuesten badu.

5. oinarria.–Laguntzen onuradun izateko baldintzak.

A) Kirolari indibidualak:

a) Cascanten erroldatuak izatea.

b) Federazio lizentzia izatea edo dirulaguntzaren xede den kirol jarduera arautzen duen elkarte nazionaleko kide izatea; edo kirol federazioei edo antzeko erakundeei atxikitako kirol klub edo elkarteetako kide izatea, baldin eta Cascanteko Udalarekin hitzarmenik edo finantzaketa akordiorik ez badute.

c) Autonomia, Espainia edo nazioarte mailako lehiaketa ofizial ez-profesionaletan parte hartu izana 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitarteko aldian.

d) Dirulaguntzaren xede den jarduera Cascanteko Udalarekin dirulaguntza hitzarmena sinatuta duen tokiko kirol klub edo elkarte batek ez garatzea.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, edo Cascanteko Udalaren aldeko zorrak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

f) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan adierazitako egoeraren batean.

g) Kirol arloan arau hauste larria edo oso larria egiteagatik zehapen irmorik jaso ez izana.

B) Kirol klub edo elkarteak:

1. Egoitza soziala Cascanten izatea.

2. Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan edo Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea, kirola jarduera nagusitzat hartuta.

3. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, edo Cascanteko Udalaren aldeko zorrak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

4. Dirulaguntzen onuradun izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.

5. Cascanteko Udalarekin inolako akordiorik edo hitzarmenik sinatuta ez izatea parte hartzeko autonomia, Espainia edo nazioarte mailako lehiaketa ofizial ez-profesionaletan, ez goi-mailako kiroletan, ezta beheragoko mailetan ere.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, dirulaguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

6. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

Eskabideak eta horiekin batera doazen agiriak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozeinetan.

Laguntzak jasotzeko eskabideak eta agiriak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Eskabideak aurkezteak berekin dakar dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri hauek onartzea, bai eta eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena egitea ere, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela adierazteko, bereziki Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako kasuetako batean ere sartuta ez dagoela adierazteko.

Eskabidea Cascanteko Udalari zuzendu beharko zaio, eta II. eranskinean ezarritako eredu ofizialaren araberakoa izanen da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoaren arabera, ez dira aurkeztutzat joko ezarritako eskabide ereduarekin bat ez datozen eskabideak.

Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

A) Kirolari indibidualak:

1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

Adingabeen kasuan, guraso-ahala duen pertsonak edo pertsonek aurkeztu beharko dute eskabidea, eta, horrez gain, adingabearen NANaren eta familia liburuaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute.

2. Federazio lizentzia edo kirol federazio bati edo antzeko erakunde bati atxikitako kirol klub edo kirol elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen dokumentazioa, baldin eta Cascanteko Udalarekin hitzarmenik edo finantzaketa-akordiorik ez badu.

3. Laguntza eskatu den lehiaketan parte hartu izanaren egiaztagiria.

4. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

5. Dagokion kirol federazioak edo elkarteak emandako ziurtagiria, kirol arloko arau-hauste larri edo oso larriengatik zehapen irmorik jaso ez duela egiaztatzen duena.

B) Kirol klub edo elkarteak:

1. Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan edo Nafarroako Elkarteen Erregistroan inskribatu izanaren justifikazioa.

2. Estatutuen kopia eginbidetua.

3. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

4. Federazioaren edo elkartearen ziurtagiria, kirol klubak edo elkarteak 2018ko irailaren 1etik 2019ko urriaren 15era bitartean lortutako sailkapenak jasotzen dituena.

7. oinarria.–Antolaketa eta instrukzioa.

1. Laguntza hauek emateko prozedura antolatzeko eta bideratzeko unitate organiko eskuduna Cascanteko Udaleko Kirol Arloa izanen da.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko prozedura, balorazioa eta zenbatekoa.

1. Dirulaguntzak emateko araubidea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera, norgehiagoka izanen da.

2. Aurkeztutako eskabideak baloratzeko, baremo hau aplikatuko da:

PUNTUAK

EUROPAKO EDO NAZIOARTEKO LEHIAKETA OFIZIALAK

Medailadunak

12

Finalistak

10

Parte-hartzailea

8

ESPAINIAKO LEHIAKETA OFIZIALAK

Medailadunak

12

Finalistak

10

Parte-hartzailea

8

AUTONOMIA ERKIDEGOEN ARTEKO LEHIAKETAK

Medailaduna

8

Finalista

6

Parte-hartzailea

4

NAFARROAKO LEHIAKETA OFIZIALAK

Medailaduna

6

Finalista

3

Parte-hartzailea

1

CASCANTEKO UDALAK ETA HERRIKO KIROL KLUBEK ANTOLATUTAKO LEHIAKETAK

Parte-hartzea

1

Balorazioari dagokionez, lehiaketa bereko hainbat probatan lortutako puntuak ezin izanen dira metatu.

3. Eskabideak hobeto ebaluatzeko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetan jasotako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatu ahal izanen die instrukzio-organoak banakako kirol-erakundeei eta kirolariei. Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzendu ditzan 10 egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Kirolari, klub edo elkarte bakoitzak gehienez ere 300 euro jasoko ditu dirulaguntza gisa. Eman beharreko laguntzak lortutako puntuazioaren arabera kuantifikatuko dira, 2. puntuan ezarritako baremoa aplikatu ondoren, eta honela:

  • 3tik 8 puntura: 150 euro.
  • 9tik 14 puntura: 200 euro.
  • 15 puntu edo gehiago: 300 euro.

4. Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira.

9. oinarria.–Laguntza emateko ebazpena.

1. Alkateari dagokio aurkeztutako dirulaguntza eskaerak ebaztea. Dirulaguntzak emateko, Cascanteko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuetan helburu horretarako nahikoa aurrekontu-kreditu egon beharko da.

2. Laguntzak emateko ebazpena gehienez ere hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

3. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.

4. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

10. oinarria.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan entitate onuradunak egin gogo duen jardueraren kostua baino handiagoa, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jarduerak izan litzakeen beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuekin edo baliabide propioekin batuta.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren ordainketa.

1. Alkate udalburuaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; betiere, ematen den laguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

12. oinarria.–Justifikazioak.

Onuradunak gastuak justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu, honela:

A.–Justifikazio-kontua (gastuak eta diru-sarrerak).

Aitorpenaren egilearen ardurapean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna.

b) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko faktura/frogagiri eskaneatuak, aipatu zerrendan duten ordena berean. Fakturak jatorrizkoak izanen dira edo balio frogagarri bera duten dokumentuak.

c) Eskaneatutako ordainagiriak honako hauek izan daitezke, aukeran: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei.

B.–Kirol memoria.

Kirol memoriak egindako kirol jardueren deskribapen laburra jasoko du.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

Justifikazio-agiriak 2019ko abenduaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

13. oinarria.–Dirulaguntzen onuradunen betebeharrak.

Laguntzak arautzen dituen ordenantzan oro har jasotako betebeharrez gain, onuradunek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

–Cascanteko Udalarekin lankidetzan aritu beharko dute, udalerriko kirola sustatzeko antolatzen diren jarduera guztietan.

–Cascanteko Udalaren presentzia instituzionala bermatu beharko dute, bai joko-zelaian eta janzkeran, bai publizitatean.

–Cascanten kirolarekin zerikusia duten jardueretan parte hartu beharko dute, ageriko eta justifikatutako ezintasunen kasuan izan ezik.

14. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako erantzukizunak eta zehapen-araubidea bete beharko dituzte, bai eta laguntzak arautzen dituen udal-ordenantzan ezarritakoak ere.

15. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, oinarrien eta aplikazio-egintzen aurka, errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi eta/edo argitaratzen denetik kontatzen hasita.

–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten eta/edo argitaratzen den egunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta/edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

16. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orori dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean eta laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan xedatutakoa beteko da.

II. ERANSKINA

Eskabide-orria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913381