225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren (LOEE)
hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen jendaurrean jartzea aldi batez Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan xedatuarekin bat. Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten. Hura interesdunen eskura dago, udal bulegoetan.

Argitaratzeko beste toki batzuk: iragarkiak Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan, eta Udalaren iragarki-taulan. Agiri osoa argitaratua dago, halaber, udal web orrian www.carcastillo.es.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta legeetan ezarria bete dadin.

Zarrakaztelun, 2019ko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1913686