225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Lagunak Udal Zerbitzuaren 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, hala ezarrita baitago abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen 2019ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 8an.

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, plantilla hori behin betiko onetsitzat jo behar da, aplikatzekoa den araudiarekin bat; hortaz, hura bete beharrez, argitara ematen da eta Foru Administraziora igortzen da. Hartara, Lagunak Udal Zerbitzuaren 2019ko plantilla organikoa horrela ezarrita gelditu da:

1.1. lanpostua.–Gerentzia– izendapen librea, A maila kategoria, B lanpostuko osagarria (%23), bateraezintasuneko osagarria (%35).

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L1913724