225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2019 EBAZPENA, urriaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ezartzen da 2019-2020 ikasturtean eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua baimenduta duten ikastetxeek 2020-2021 ikasturterako luzapena eskatzeko prozedura.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 26an emandako 681/2018 Ebazpenaren bidez baimendu zen 2019-2020 ikasturtean eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua modu esperimentalean baimenduta zuten ikastetxeetan eskolaldia luzatzea 2020-2021 ikasturterako.

681/2018 Ebazpenean ez ziren arautu Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 29/2018 Ebazpenaren bitartez 2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua modu esperimentalean ezarri zuten ikastetxeak.

Nolanahi ere, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 288/2019 Ebazpenaren bidez, eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren luzapen automatikoa ezarri zen, 2019-2020 ikasturterako, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 29/2018 Ebazpenaren bidez 2018-2019 ikasturtean eskolaldi mota horietako bat modu esperimentalean ezarri zuten ikastetxeetan.

Ebazpen honetan ezartzen da zer prozedura bete behar duten 681/2018 eta 288/2019 ebazpenetan jasotako ikastetxeek eskatzeko 2020-2021 ikasturterako luza dakiela eskolaldia, modu esperimentalean.

Ebazpen honetan xedatutakoa bete behar izatetik salbuetsita daude Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 122/2019 Ebazpenaren bidez 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezartzeko baimena lortu zuten ikastetxeak.

Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, 681/2018 eta 288/2019 ebazpenetan jasotako ikastetxeek eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren luzapena, kasua zein den, eskatzeari buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ezartzea zer prozedura bete behar duten II. eranskinean adierazitako ikastetxeek eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua 20202021 ikasturterako modu esperimentalean luza dakiela eskatzeko, I. eranskinean xedatutakoaren arabera.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren luzapena, 2020-2021 ikasturterako

1. II. eranskinean jasotako ikastetxeek, kasua zein den, eskolaldi etengabearekin edo malguarekin jarrai dezakete 2020-2021 ikasturtean, aurretik Ikasketak Antolatzeko Atalari eskatuta.

2. Horretarako, ikastetxeek Eskola Kontseiluaren bilkura berezi baterako deia eginen dute, gai-zerrendan honako hauek bilduta, gutxienez:

a) Zuzendariak eskolaldiaren analisia eta balorazioa aurkeztea, zuzendaritza taldeak egin eta 2018-2019 ikasturteko urteko memorian jasota daudenak.

b) Lehendakariak eskolaldiaren ebaluazioa aurkeztea, Eskola Kontseiluak egina, organo horrek ezarritako parametroen arabera.

c) Zuzendariak I. eranskin honetako 9. puntuan aipatzen diren balizko aldaketak aurkeztea.

d) Eskola Kontseiluko kideek eskolaldi motaren luzapena bozkatzea. Bozketaren akta eginen da, baita haren ondorioz Eskola Kontseiluak hartutako erabakiarena ere, III. eranskineko ereduari jarraituz. Akta jendaurrean jarri beharko da, ikastetxean.

3. 2d) puntuan aipatutako bozketa errazteko, aldez aurretik zuzendariak ahalbidetuko du bilerak egin daitezen, eskola komunitatea osatzen dutenek 2a), 2b) eta 2c) puntuetan aipatutako informazioa hartu ahal izateko, eta botoa emateko eskubidea duten Eskola Kontseiluko kideek jakin ahal izateko zein den berek ordezkatutakoen iritzia, eta, beraz, ahalik eta objektibotasun handienaz bozkatu ahal izan dezaten.

4. Kontsultarako galdera hau izanen da:

Indarrean den eskolaldia luzatzearen alde zaude?

BAI

EZ

5. 2020-2021 ikasturtean eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua luzatuko da, kasua zein den, baldin eta Eskola Kontseiluko kideen gehiengo osoak baietz erantzuten badio goiko galdera horri. Ez baldin bada gehiengo hori lortzen, ikastetxean eskolaldi zatitua izanen da berriz ere (eskolak, goiz eta arratsaldez) 2020-2021 ikasturtetik aurrera.

6. Zuzendaritza taldeak erabakitzen badu proiektu berri bat aurkeztea eskolaldi etengabea edo malgua ezartzeko hurrengo deialdian, eta ikastetxeko hezkuntza komunitateak proiektu hori onesten ez badu, aurreko puntuaren araberako eskolaldi mota izanen da 2020-2021 ikasturtean.

7. Bozketaren emaitza edozein izanik ere, III. eranskinaren kopia bat bidaliko da, abenduaren 1ean beranduenez, Ikasketak Antolatzeko Atalaren ordenacion.academica@navarra.es helbidera, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ebatz dezan.

8. Luzapena onesteak berekin dakar eskolaldia, etengabea nahiz malgua, aurrera eramatea Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan agertzen diren baldintza beretan.

9. Nolanahi ere, baldin eskolaldi etengabean goizean sartzeko ordutegia eta ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu ziren berak badira, ikastetxeek, eskolaldia ebaluatutakoan, barne aldaketak egiten ahalko dituzte. Aldaketa horiek 2020-2021 ikasturtean aplikatuko dira, eta izan daitezke:

a) Eskolaz kanpoko jarduera batzuen ordez beste batzuk jartzea. Batez ere ikasleen beharrei eta ezaugarriei begira antolatuko dira jarduerak, ikastetxeen antolakuntza aukeren barruan. Oro har, barne-jarduerak izanen dira, eta ikastetxean bertan eginen dira. Ikastetxetik kanpo egiten direnak –kanpo-jarduerak–, ikastetxearen proiektu barrukoak izaten ahalko dira ikastetxearen ordutegiaren barruan egiten badira. Ikasleen joan-etorria ikastetxearen ardura izanen da, eta ikasleek ikastetxean egon beharko dute ikastetxean bertan egiten diren eskolaz kanpoko jarduerak amaitzen direnerako.

b) Jolasaldien eguneko egitura aldatzea, kontuan harturik 30 minutuko jolasaldi bat izan behar duela, edo 40 minutuko jolasaldi bat, edo bi jolasaldi, 40 minutukoak biak baturik.

c) Curriculum saioen iraupena aldatzea.

Edonola ere, curriculum saioek eta jolasaldiek, biek batera, astean 1550 minutu edo gehiago hartuko dituzte, jolasaldiak 40 minutukoak direnean, eta 1500 minutu edo gehiago, jolasaldiak 30 minutukoak direnean.

10. Eskolaldi etengabea izanez gero, eskolaz kanpoko jarduerak bukatu ondoren aterako da garraioa. Ordutegi hori aurrera daiteke, baldin eta garraiorako ibilgailu bera erabiltzen duten ikasle guztiek horrelakorik adosten badute, eta aldaketa horrek ukitzen ez badu ez garraio bera erabiltzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioa, ez adjudikaziodunaren plangintza, ezta jantokiaren antolaketa ere. Ordutegi hori aurreratzeko beharrezkoa izanen da ikastetxeak horren berri ematea Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, 2020ko maiatzaren 1etik 25era, IV. eranskinean ezarri bezala, horrek bere oniritzia eman dezan. Zerbitzuak oniritzia emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera ordua 2020-2021 ikasturtean, ikastetxean ikasle berriak sartu ala ez.

11. Eskolaldi etengabea izanez gero, ikastetxeek aldatu nahi badute goizean sartzeko ordutegia edo ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu zirenen aldean, beste baimen bat eskatu beharko dute hurrengo deialdian, Hezkuntza Departamentuak erregelamenduari jarraikiz ezartzen duen prozeduraren arabera beste proiektu bat aurkeztuta.

II. ERANSKINA

Eskolaldi etengabea duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

San Babil IP

Ablitas

Gabriel Valentín Casamayor IP

Oibar

La Cruz IP

Allo

Sagrado Corazón Ikastetxea

Altsasu

Zelandi IP

Altsasu

Virgen de la Cerca IP

Andosilla

Añorbeko IP

Añorbe

San Miguel IP

Agoitz

Sancho Ramírez IP

Arguedas

Arroizko IP

Arroitz

Urraca Reina IP

Artaxoa

Francisco Arbeloa IP

Azagra

Martín Azpilcueta IP

Barasoain

Beireko IP

Beire

Río Arga IP

Berbintzana

Beriaingo IP

Beriain

Araxes IP

Betelu

Santa Ana IP

Buñuel

Ermitaberri IP

Burlata

San Juan de Jerusalén IP

Cabanillas

Teresa Bertrán de Lis IP

Cadreita

Virgen del Soto IP

Caparroso

Virgen de la Oliva IP

Zarrakaztelu

Santa Vicenta Mª IP

Cascante

Francisco Javier Saenz de Oiza IP

Kaseda

Dos de Mayo IP

Castejón

Otero de Navascués IP

Cintruénigo

Ciudad de Corella IP

Corella

Cerro de la Cruz IP

Cortes

Virgen Nievas IP

Deikaztelu

Santa Ana ikastetxea

Lizarra

Andra Mari Ikastola

Etxarri Aranatz eta Arbizu

Doña Álvara Álvarez IP

Faltzes

Juan de Palafox IP

Fitero

Elías Terés Sádaba IP

Funes

Santos Justo y Pastor IP

Fustiñana

Lakuntzako Herri Eskola

Lakuntza

Atakondoa IP

Irurtzun

San Miguel IP

Larraga

Doña Blanca de Navarra IP

Lerin

Ángel M. Baigorri IP

Lodosa

Santa María IP

Los Arcos

San Juan IP

Irunberri

San Bartolomé IP

Martzilla

Santa Ana IP

Mélida

Ntra. Sra. de los Dolores ikastetxea

Mendabia

San Francisco Javier IP

Mendabia

Ntra. Sra. del Patrocinio IP

Milagro

San Benito IP

Miranda Arga

Santa Bárbara IP

Elo

Honorio Galilea IP

Monteagudo

Mardones y Magaña IP

Murchante

Raimundo Lanas IP

Murillo el Fruto

San Miguel IP

Noain

Obanosko IP

Obanos

Domingo Bados IP

Olazti

Príncipe de Viana IP

Erriberri

San Salvador IP

Oteitza

Mendigoiti IP

Iruña

El Lago de Mendillorri IP

Iruña

Ermitagaña IP

Iruña

García Galdeano IP

Iruña

Iturrama IP

Iruña

Mendillorri IP

Iruña

San Francisco IP

Iruña

San Jorge IP

Iruña

Juan Bautista Irurzun IP

Azkoien

Pitillasko IP

Pitillas

Ximénez de Rada IP

Arrada

San Bartolomé IP

Ribaforada

San Nicolás IP

Zare

Alfonso X “El Sabio” IP

San Adrián

Luis Gil IP

Zangoza

Ntra. Sra. de la Asunción IP

Santakara

Nuestra Señora del Rosario IP

Sartaguda

Virgen de las Nievas IP

Sesma

Marqués de la Real Defensa IP

Tafalla

Garcés de Los Fayos ikastola

Tafalla

Elvira España IP

Tutera

Griseras IP

Tutera

Huertas Mayores IP

Tutera

Monte San Julián IP

Tutera

Torre Monreal IP

Tutera

San Miguel IP

Uharte Arakil

Urrotz-Hiriko IP

Urrotz-Hiria

Félix Zapatero IP

Valtierra

Ricardo Campano IP

Viana

El Castellar IP

Alesbes

San Veremundo IP

Villatuerta

Eskolaldi malgua duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

Abartzuzako IP

Abartzuza

Iñigo Aritza Ikastola

Altsasu

Lokiz IP

Antzin

Arbizuko Herri Eskola IP

Arbizu

Aurizko IP

Auritz

Auzperri IP

Aurizberri

Eulza IP

Barañain

Sahats IP

Barañain

Hilarión Eslava IP

Burlata

Virgen de Gracia IP

Carcar

Lizarra ikastola

Lizarra

Ntra. Sra. de Ujué IP

Figarol

Virgen del Rosario IP

Fontellas

Lezaungo IP

Lezaun

III. ERANSKINA

Eskola Kontseiluak eskolaldia luzatzearen gainean egindako bilerako bozketaren akta (PDFa).

IV. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen luzapena

Garraioa irteteko ordua aurreratzea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1913700