225. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

24/2019 FORU LEGEA, azaroaren 4koa, kreditu berezi bat ematen duena ordain dakien alderdi eta formazio politikoei 2019ko maiatzaren 26an egin ziren Nafarroako Foru Parlamenturako hauteskundeetako gastuak finantzatzeko dirulaguntza

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU BEREZI BAT EMATEN DUENA ORDAIN DAKIEN ALDERDI ETA FORMAZIO POLITIKOEI 2019KO MAIATZAREN 26AN EGIN ZIREN NAFARROAKO FORU PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEETAKO GASTUAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZA.

ATARIKOA

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak 44. artikuluan ezarri duenaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak dirulaguntzak emanen dizkie alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle batasunei, hauteskundeetako gastuak finantzatzeko.

Foru lege beraren 48. artikuluak xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak, Kontuen Ganberak hauteskundeetako kontabilitateen erregulartasunari buruzko txostena igorri eta ondoko hilabetean, foru lege proiektu bat aurkeztuko dio Nafarroako Parlamentuari, esleitu beharreko dirulaguntzen zenbatekoa adinako kreditu berezia emateko; dirulaguntza horiek Parlamentuak proiektua onetsi eta ondoko hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko dira.

Foru lege honen xedea da indarreko hauteskunde araudian ezarritako agindua betetzea, 2019ko maiatzaren 26an Nafarroako Parlamenturako egindako hauteskundeek sortutako gastuak finantzatzen laguntzearren.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

1.301.949 euroko kreditu berezi bat ematen da 2019ko Gastuen Aurrekontuko “Alderdi politikoentzako dirulaguntzak” izeneko 010001-00001-4819-912100 partidaren kontura.

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Aipatutako kreditu berezia finantzatzeko, 1.301.949 euro zehazki, “Itzulketak” izeneko 110003-11130-3800-000000 partidan izandako diru-sarrera handiagoak erabiliko dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko azaroaren 4an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F1914052