224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

Enkante publikoa, larreak adjudikatzeko

Azueloko Udalak, 2019ko urriaren 18an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, Azueloko “Los Solanos” alderdiko laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko. Zortzi urterako adjudikatuko dira eta hasierako prezioa 70 euro urteko izanen da.

Enkantea 2019ko azaroaren 15ean eginen da, 14:30ean, Azueloko udaletxean.

Gainerako baldintzak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.

Azuelon, 2019ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L1913638