224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lau ekonomista lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Prozesuaren behin betiko emaitza

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2019ko azaroaren 5ean:

Ikusirik espedientean jasotako agiriak eta 2019ko ekainaren 12ko kalifikazio-epaimahaiaren akta, eta bat etorrita lekualdatze-lehiaketa bidez ekonomisten 4 lanpostu betetzeko deialdiaren 1. eta 7. oinarrietan ezarritakoarekin –deialdia ezen Giza Baliabideetako zuzendariak 2019ko otsailaren 22an emandako ebazpen bidez onetsi baitzen, eta argitara eman 2019ko 62. NAOn, apirilaren 1ekoan–, honako hau ebatzi dut: Adieraztea Nuria Larrayoz Indurainek eskubide guztiak galdu dituela lekualdatze-lehiaketaren xede ziren lanpostuetan jarduteko, ez baita agertu lanpostuak hautatzeko ekitaldian.

Iruñean, 2019ko azaroaren 5ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L1914267