224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3719/2019 EBAZPENA, urriaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren izangai zerrendak kudeatzeko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin aritzen diren irakasle lanpostuetarako.

Foru agindu horren 14. artikuluko 2. puntuan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari ahalmena ematen zaio I. eranskina ebazpen baten bidez aldatzeko, hura unibertsitate ikasketa ofizialen arabera eguneratu edo egokitu beharra dagoenean.

Behin baloratuta I. eranskineko titulazioak aldatzeko proposamenak, erabaki da berariazko titulazio gehiago ezartzea titulazio akademikoen betekizunen artean Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoaren espezialitateetan aldi baterako kontratatzen diren izangaien zerrendetan parte hartzeko, espezialitate hauetan: matematika, biologia eta fisika eta kimika. Titulazio horiek gehituko zaizkie aipatutako eranskinean agertzen direnei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ekainaren 7ko 51/2018 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea, ondotik zehazten diren titulazioak ezarriz titulazio betekizun gisa Bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoaren espezialitate hauetan (foru agindu horren bidez, arauak onetsi ziren izangai zerrendak kudeatzeko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin aritzen diren irakasle lanpostuetarako):

1.–Matematikaren espezialitatea:

–Lizentziaduna edo gradu tituluduna, ondokoetan:

  • Bioteknologia.
  • Zientzia eta Teknika Estatistikoak.

–Arkitektura edo egoki den gradu tituluduna.

2.–Fisika eta Kimikaren espezialitatea:

–Lizentziaduna edo gradu tituluduna, ondokoetan:

  • Bioteknologia.
  • Farmazia.

3.–Biologia eta Geologia:

–Lizentziaduna edo gradu tituluduna, ondokoetan:

  • Bioteknologia.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko webgunean (www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileen Kontratuen Atalera eta Deialdien Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1914070