224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Lan egutegia eta lanorduen urteko kopurua 2020rako

Ultzamako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jaiegunen egutegia, eta honako hauek ezarri zituen ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun gisa 2020rako:

–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, astelehena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Uztailaren 31, ostirala: Herriko festa.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Ama Birjina.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 7a, astelehena: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Horrez gain, herriko jaiak direla-eta beste 4 jaiegun eta 6 jai ordu ezartzen dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela udaletxea jendearentzat itxiko.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30ak arte izanen da.

C) Honelaxe emanen dituzte organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.

Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.

D) Aurreko A) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2020rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen da urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1913644