224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Goragokoak eskumenak bereganatzea

Urriaren 18ko 13/2019 Dekretua.

Tokiko Gobernu Batzordeari ondoko espedienterako eskuordetzan emandako eskumenak bereganatzea: “Igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko obra-lizentzia, Grupo Cidacos kalea 1, 34. poligonoa, 1009. lurzatia”.

Ikusita Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko 1 zenbakiko dekretua, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen.

Hirigintzako espediente hau ikusita:

–“Igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko obra-lizentzia, Grupo Cidacos kalea 1, 34. poligonoa, 1009. lurzatia”.

Hirigintza Arloko zuzendariak egindako txostena aztertu da, eta, bertan, goragokoak eskudantziak bereganatu beharra justifikatu da, kontuan hartuta zenbat denbora igaro den Cidacos urbanizazioan igogailuak jartzeko Plan Berezia izapidetu zenetik, bai eta auzotarrek aurkeztutako eskariari erantzuteko beharra ere, behin auzitegietan planteatutako gaiak konponduta eta lurzoru publikoa besterentzea onartzen duten erabakiak egokituta.

Obra-lizentziaren izapidetze hori bizkorragoa izan dadin, hautemandako premia kontuan hartuta;

Legeak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko 1 zenbakiko Alkatetza Dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantzien erabilera bereganatzea, hirigintzako espediente honetarako:

–“Igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko obra-lizentzia, Grupo Cidacos kalea 1, 34. poligonoa, 1009. lurzatia”.

Bigarrena.–Goragokoak eskudantziak bereganatzea, dekretu honetan jasota dagoena, dekretua eman den egunean jarriko da indarrean, eta ondoko eskudantzia hauek hartzen ditu: lizentzia emateari lotutakoak eta hura gauzatzean sortzen diren gorabeherak ebazteari lotutakoak.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta honen berri ematea Udalbatzari eginen den hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Hirigintza Alorrari, Idazkaritza Nagusiari, Kontu-hartzailetzari eta Aholkularitza Juridikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta beraien espedienteetan sartzea.

Tafallan, 2019ko urriaren 18an.–Alkatea, Jesús María Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913359