224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren aldaketa puntualaren testu bategina onestea (katalogoa barne) eta Udal Planaren katalogoa aldatzea katastroko 1. poligonoko
865. lurzatian, UI VIII-Alde Zaharra (Salestarrak)

Iruñeko Udalak, 2019ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-OCT-19 (9/CU).

«Egiaztatu denez, Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak 2019ko apirilaren 4an behin betiko onetsi zuen dokumentuak, “Alde Zaharraren Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eta Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Udal Planaren eta Plan Bereziaren katalogoen aldaketa puntualak, katastroko 1. poligonoko 865. lurzatian, Salestarrak” izenekoak, ez zituen sartu Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 31/2019 Ebazpenean jasotako gogoetak; Iruñerriko Mankomunitateari 2019ko uztailaren 5ean egindako errekerimendua ikusi da, ebazpen horretan ezarritako baldintzak jasotzen dituen testu bategina aurkez zezan; Iruñerriko Mankomunitateak aurkeztutako testu bategina ikusi da, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko irailaren 25eko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko irailaren 27ko txostenarekin bat etorriz, honako hau erabaki da:

1. Onestea “Alde Zaharraren Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eta Alde Zaharraren Barne Eraberritze eta Babeserako Udal Planaren eta Plan Bereziaren katalogoen aldaketa puntualak, katastroko 1. poligonoko 865. lurzatian, Salestarrak” izeneko testu bategina, Iruñerriko Mankomunitateak tramiterako aurkeztu duena, zeinaren xedea baita grafikoki eta mugatuta adieraztea onartutako espazio okupagarria eta haren zenbakiak, eta Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren otsailaren 4ko 31/2019 Ebazpenean ezarritakoak jasotzea.

2. Igor bekizkio erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.»

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1913358