224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain, Iharnotz eta Zuluetako lehorreko laborantza
ekologikoko eta Iharnozko larre ekologikoetako herri-lurren aprobetxamenduaren enkante publikoa

Noain Elortzibarko Udalak 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, enkantea eginen da honako herri-lur hauen aprobetxamendua adjudikatzeko: Noaingo, Iharnozko eta Zuluetako lehorreko laborantza ekologikoko lurrak eta Iharnozko larre ekologikoak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarrean den uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Enkanteak hamabietan eginen dira, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Noain Elortzibarko Udaletxeko bulegoetan, Noaingo Foruen plazako 3 zenbakian, ahozko posturen bidez.

Enkanteen baldintza-agiriak eskuragarri daude udal idazkaritzan, jendaurreko ordutegian, 09:00etatik 14:00etara.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913355