224. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1174/2019 EBAZPENA, urriaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 300/2019 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Virginia Gil Alvarez eta Yara Carmen Aguado Lizaldre andreek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.

Virginia Gil Alvarez eta Yara Carmen Aguado Lizaldre andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 840E/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 108 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin betiko emaitzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4 artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio-espedientea igor diezaiotela, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren beraren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegira igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 29ko 840E/2019 Ebazpenaren aurka Virginia Gil Alvarez eta Yara Carmen Aguado Lizaldre andreek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 300/2019 prozedura laburtuari buruzko administrazio espedientea. Ebazpen haren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 108 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin betiko emaitzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.

2.–Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3.–Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea. José Ramón Mora Martínez

Iragarkiaren kodea: F1913885