223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2019ko 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko jarduneko Kudeaketa Batzordeak, 2019ko urriaren 25ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko aurrekontuko 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. aldaketak. 2, 3, 4, eta 5. aldaketak kreditu bereziei buruzkoak dira eta 6, 7 eta 8. aldaketak kreditu-gehigarriari buruzkoak.

Zazpi espedienteak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurrean dauden bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2019ko aurrekontuko 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8. aldaketen espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela aginduko da.

Luzaiden, 2019ko urriaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1913842