1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3435E/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 735E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaile izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2019ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren irailaren 12ko 3115E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezko da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erdi mailako teknikaria-osasun hezitzailea izateko 5 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, ondotik heldu dena:
IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Txanda irekia
–Onartuak:
ABAD ENCINAS, PATRICIA ELENA
ALONSO FERNÁNDEZ, LAURA
AQUERRETA UNZUE, AINHOA (P)
ARANA GARCÍA, M.ª PUY
BAENA MOYA, MARÍA JESÚS
BARRENA ARANA, AMAIA ELENA
BERMEJO GOMEZ, SORAYA
BRUÑA, EVA
BUJANDA SAINZ DE MURIETA, ARANTXA
CALDERÓN MARTÍNEZ, CELIA
CAMBRA VIDART, JOSEFINA
CAMBRA VIDART, LAURA
CASI VÉLAZ, MARIA EUGENIA
CORCUERA GARCÍA, ALEJANDRA
CORRAL GALLO, ANA ISABEL
DEL VILLAR TORRENT, SILVIA
DIAZ JIMENEZ, ARANZAZU
ECHEPARE ALBERRO, GORETI
ERASO AZCONA, MAITANE
EZQUER TIBERIO, IÑIGO
FERNÁNDEZ TOBIA, REBECA
GIL RIVERA, LAURA
HERNÁNDEZ FRAILE, MARIA JOSÉ
IRIBARREN HUALDE, ANDER
ITOIZ BURGUETE, MARIA LUISA (P)
LERANOZ GOÑI, MERTXE
LOPEZ DE ARMENTIA GOICOECHEA, AMAIA
LOS ARCOS JIMENEZ, IRATXE
MARTÍNEZ MERLE, ITZIAR
MARTINEZ VILLAR, LARA
MUGICA MARTINEZ, MARIA ROSARIO
NAVARRO BELDA, CRISTINA
NIETO GAÑO, TANIA
OLORIZ ESPINAL, RAUL (P)
OTEIZA AZCONA, OLAIA
OTEIZA AZCONA, SILVIA
PASCUAL PASCUAL, YOANA
PÉREZ SOLA, MARÍA
PEREZ SUAREZ, MAYRA
ROLDAN GURREA, MARIA ARANTZAZU
SALAS ARMENDARIZ, MAITE
SALVATIERRA URTASUN, ERIKA
SANCHEZ MARCOS, ANGEL
SANTOS JIMENEZ, ANA MARIA
SOTO OLORIZ, MARÍA ISABEL (P)
UGARTE AGUINAGA, ANA ISABEL
URTEAGA CEBERIO, GARAZI
VENTURA MARAÑÓN, AMAIA (P)
VILLANUEVA ALDAYA4, NEREA
–Baztertuak:
HONRUBIA MORÍN, ANA ISABEL (1)
Igoera txanda
–Onartuak:
ARANA MARQUINA, CRISTINA
ARETA LÓPEZ, M. ESTHER
FERNÁNDEZ LOSTADO, JOSÉ IGNACIO
GARCIA MORENO, MAITE
LACALLE VALENCIA, MARIA CARMEN
PALACIOS HERNANDO, NURIA (P)
URRA ARDANAZ, MARIA IDOYA
–Baztertuak: Inor ez.
Desgaitasuna dutenentzako txanda
Ez dago izangairik txanda honetan.
Aldi baterako barne igoera txanda
–Onartuak:
FERNÁNDEZ LOSTADO, JOSÉ IGNACIO
LACALLE VALENCIA, MARIA CARMEN
Baztertzeko arrazoiak.
(1) Ez aurkezteagatik dagokion enplegu bulegoaren ziurtagiria honako hauek egiaztatzeko: batetik, deialdia argitaratu zen egunean hilabete bat zeramala enplegu eskatzaile gisa, eta bestetik, inskripzio epean ez diola uko egin inongo enplegu eskaintzari.
Oharra: (P) -Euskara proba eskatu du.
2. Adieraztea oposizioaldiko ariketa 2019ko abenduaren 7an eginen dela, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasgelategian (Arrosadia kalea, zk.g., Iruña).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta interesdunei adieraztea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 1.c) eta 126.3 artikuluekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2019ko urriaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.
Iragarkiaren kodea: F1913610