222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskal batzuetan. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko azaroaren 7an egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketak honako ordenantza fiskaletan:

–Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinen eta gisakoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten badu, Mankomunitateko Batzar Orokorrak ebatziko du horren inguruan eta, hala bada, behin betiko onetsiko.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2019ko azaroaren 8an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1914104