222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan, tarifak eguneratzeko. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletan aldaketa egiteko espedientea, tarifak eguneratzeko. Aldaketak 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aipatu espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1913868