222. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Ultzamako Udaleko alkateak, 2019ko urriaren 14an, 219/2019 Ebazpena eman du: “Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskuordetzea 2019ko urriaren 18tik 21era, biak barne”.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.

–Ikusirik Martín M.ª Picabea Aguirre Udaleko alkatea kanpoan izanen dela urriaren 18tik 21era, arrazoi pertsonalak direla-eta.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDko 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Legeak Udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínezi eskuordetzea 2019ko urriaren 18tik 21era, biak barne.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Ekaitz Astiz Martínez eskumenak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2017 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urriaren 14an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1913599